Aita Santutza I

Azken boladan konklabeak, kardinalak eta Aita santutzaren inguruan dabiltzan hitzak entzungai izan ditugu. Aita Santutzaren instituzioak zertan datzan argitze aldera artikulu sorta batetan gaiaren inguruan arituko gara aste batzuz historia, tradizioa eta bitxikeriak uztartuko ditugularik.

Comparte este texto en las redes sociales

santuario_cristo_reyAzken boladan konklabeak, kardinalak eta Aita santutzaren inguruan dabiltzan hitzak entzungai izan ditugu. Aita Santutzaren instituzioak zertan datzan argitze aldera artikulu sorta batetan gaiaren inguruan arituko gara aste batzuz historia, tradizioa eta bitxikeriak uztartuko ditugularik.

Aita Santua katolikoontzat garrantzi handiko pertsonaia da, bera baita Kristoren ordezkaria lurrean, Elizaren zuzendari eta gidari, San Pedro apostoluaren ondorengo eta finean egiazkoa eta bakarra den gure fedearen nondik norakoak argitzen dituena.

Horrela bada beharrezkoa da Aita Santuaren izena zein den jakiteaz aparte Aitasantutzaren inguruan zerbait gehiago jakitea, esaterako: nondik datorren aitasantutza, zer den eta nor den Aita Santua, zeintzuk diren Aita Santuaren eskumenak, nola hautatzen den Aita Santu berri bat… eta noski azken Aita Sainduen inguruko zenbait gauza.

Kristauen artean askotan katolikooi ez zaigu katoliko deitzen Papist edo Papista baizik. Ez beti, baina askotan espresatzeko modu hori zentzu iraingarrian erabili dute gure kontra. Bai, Aitasantuzaleak gara baina ez nahi dugulako edo horrela bururatu zaigulako, benetako Eliza Kristoren borondatez aitasantuzalea delako baizik. Gauzak horrela eta gure fedea defendatzeko gai izate hutsagatik gehixeago jakin beharko genuke gure Elkartea zuzentzen duen pertsona eta instituzioari buruz.

Horrexegatik, eta ez delako nahikoa Frantzisko tarteka telebistan agertzen dela jakitearekin ondoko orrialde hauetan Pedroren ondorengoei buruzko informazio interesgarria jasotzeko parada izanen duzu eta inoiz pentsatuko ez zenituen bitxikeri eta ohituren berri jakiteko.

Nor da Aita Santua?

Aita Santua, gauza guztien gainetik, Eliza Katoliko Apostoliko Erromatarraren burua da. Ardura eta postu hau San Pedro apostoluarengandik datorkio eta honi Kristo berak emandako eskumenetatik ondoren ikusiko dugun bezala. Gaur egun lan garrantzitsu honetan diharduena Jorge Mario Bergoglio, Frantzisko I. da.

Aita Santua izendatzeko izen ugari daude: Aita Saindu, Erromako gotzain, Kristoren bikario, San Pedroren ondorengo, Jaunaren zerbitzarien zerbitzari, Pontifize goren edo Papa. Izen guzti hauek Aita Sainduaren garrantzia azpimarratzen dute Elizako bertze gotzain eta pertsonaien artean. Esaterako Kristoren Bikario tituluak Erromako gotzaina Jesus, Jainkoaren semearen, ordezkari dela nabarmentzen du, hortxe ikus daiteke kargu honek daukan parerik gabeko garrantzia.

Esparru izpiritualaz aparte, hau da, Eliza Katolikoa zuzentzeaz gain, Aita Saindua Vatikanoko Estatu independenteko burua da, beraz, munduko edozein herrialdeko presidentearen eskubide, ohore, pribilegio eta betebeharrak dauzka. Horrexegatik edozein lurraldera joaten delarik ez zaio soilik harrera munduko erlijio garrantzitsuenetako baten buru bezala egiten, estatuburu ere badelako baizik.

Aita Santuak mundu mailara daukan autoritatea ukaezina da. Moral eta etika mailara izan daiteke inork ez izatea Eliza Katolikoaren buruak daukan eragina. Bere iritziak eztabaidatuak diren arren beti dira kontutan hartuak eta sona handikoak. Hortaz aparte kontutan eduki behar da Pedroren ondorengoek izan ohi duten prestakuntza akademikoa eta maila intelektuala.

Aita Santutzaren jatorria

Comparte este texto en las redes sociales
Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver
Privacidad