Aitasantutza III

Cristianimso2000 urte inguru daramatza Elizak Kristoren mezua bizitzen eta zabaltzen. Debora tarte luze honetan kontaezinak izan dira gure kristau elkarteak eta bere buruak jasan, gainditu eta menderatu dituzten oztopo, gatazka, zailtasun eta liskarrak. Jazarpenak, desadostasun politiko zein doktrinalak, gudak, konkistak, erbesteratzeak, hilketak, barne liskar ikaragarriak… Hala eta guztiz ere Elizak aurrera darrai. Komeni da gogoratzea Napoleon eta Aita Santuaren arteko elkarrizketa hura:

– Zure Eliza suntsituko dut.

– Zuk? Gu barruan gaude eta oraindik ez dugu suntsitzea lortu! Ez dut uste zuk lortuko duzunik.

Nahikoa esanguratsua da erantzuna. Hau horrela izan dela ikusteko, Eliza eta Aitasantutza une larriak bizi izan arren aurrera egin dutela ikusteko eta zalantzarik gabe guzti honen atzetik Jainkoaren laguntza daukagula ulertzeko egin dezagun errepaso historiko txiki bat.

Lehenengo mendeak

Kristoren heriotzaren ondoren apostoluek Berri Ona munduan zabaltzeari ekin zioten. Erromatar Inperio momentu gorenean zegoen eta kristauek hasiera hartan ez zuten batere harrera onik izan ez erromatarren ez eta judutarren aldetik ere. Horrela bada jazartuak eta etengabe zigortuak izan ziren. Gordeka eta isilean egiten zuten haien bizitza eta horren adierazgarri ditugu Erroman, esaterako, dauden katakonbak, lurpeko hiriak edota Kapadozia. Konstatino Enperadoreak Milango ediktoa kaleratzearekin batera baretu ziren gauzak nahiz eta Elizak boterearekiko nolabaiteko menpekotasun batetara lotu izan zen.

Erdi aroa

Gregorio Handia eta Bonifazio VIII. Artean dauden 7 mendeak sartuko genituzke historia zati luze honetan. Hasieran Elizak Erromatar Inperioaren kontroletik aldendu nahiko du. Gregorio Handia dugu asmo honetan aritutako Aita Santuaren irudia. Modu berean Inperioa barbaroek erasotua izaten ari zen eta Elizak ere hori pairatu behar izan zuen errege barbaroekin abilezia diplomatiko trebeak erakutsiz.

Garai honek ere Islama jaiotzen ikusiko du eta laster hasiko dira erlijio berria eta Kristautasunaren arteko liskarrak gurutzadak tarteko direla. Ezin ahantzi momentu honetan ere ematen dela mendebaldeko eta ekialdeko Elizen arteko banaketa. Kristautasuna, Inperioa bezala, bitan banatuko Historiako lehehngo zisma handiari hasiera emanez.

Denbora tarte honek ere Avignongo Aitasantutzaren garaia ekarriko. Aita Santuek Erroma utzi eta Frantziara egingo dute salto, han Avignongo jauregi-gazteluan ezarriz haien gortea eta kristautasunaren bihotza. Erromako gotzaina Frantzian egoteak arazo itzelak ekarriko dizkio Elizari. Puntu hau hasieratzat harturik arazoak etengabe korapilatuko dira eta momentu batean Eliza Katolikoak hiru Aita Saindu izango ditu aldi berean boterean, bata Avignonen, bestea Erroman eta bertzea Pisan. Mendebaldeko zisma deituko zaio honi.

Erdi-aroak, bestalde, gauza positiboak ere biziko ditu. Aita Santuek begi onez ikusiko dute ordena erlijioso mendikanteen sorrera eta hauek zenbait herejiarekin bukatzeko egingo duten lana. Frantziskotarrak eta Domingotarrak garai honetakoak dira.

Aro modernoa

Mendebaldeko zisma jada konpondurik zegola bertze kolpe handi bat jasango dut Eliza Katolikoak: Erreforma protestantea. Lutero fraide agustindarraren proposamenek eta hainbat baldintzamendu politikok Elizan haustura larria eragingo dute. Egoerari aurre egiteko Trentoko kontzilioa deitu zen eta Kontra-errefoma edo erreforma katolikoari eman zitzaion hasiera. Doktrina garbi utzi, elizgizonen formakuntza bermatu eta Elizaren barne akatsak zuzentzeari ekin zitzaion.

Garai honetan ere sortzen dira Elizako ordena eta Santurik handienetako batzuk. Jesuitak, Teatinoak, Kaputxinoak, Pauldarrak… erreforma katolikoaren izpirituz beterik Elizaren bizimodu berria markatuko dutenak izanen dira. Bestalde aro berekoak ditugu Xabierko Frantzisko, Loiolako Iñazio, Avilako Juan eta Teresa, San Felipe Neri, Karlos Borromeo…

Vatikanoko aparteko obrari orain emanen zaio hasiera. Artearentzat aro oparoa, Erroma, Aita Santuen laguntzapean munduko kulturaren hiriburu bilakatuko da eta bertara bilduko dira Miguel Angel, Rafael, Bramante bezalako artistak lehehnik eta Bernini, Algardi, Pietro da Cortona… bezalakoak ondoren.

Erreforma honen izaeraren adierazgarri den Aita Santuren bat aipatzekotan Pio V.rena da hori.

Ilustraziotik XIX.mendera

Zientziaren aurrerapenek eta sistema ekonomiko, politiko zein ideologikoek eragin nabarmena izan zuten gizartean eta honek Eliza ikusteko izan zuen moduan ere.

Garai honetan azpimarragarriena Frantziako Iraultza dugu, zalantzarik gabe eta hau bultzatu zuten printzipio eta ideien zabaltzea.

Antiklerikalismoa gauza nabarmena izanen da eta zenbait Aitasantuk kartzela pairatu beharko dute baita bertan hil ere, Pio VI.ren kasuan bezala. Frantzian kristauak, batez ere apaiz eta erlijiosoak gogorki jazartuak izanen dira.

XIX.mendean elizak irmoki kondenatuko ditu jaioz joanen diren hainbat korronte politiko, filosofiko eta teologiko, esaterako hain zabaldua eta egonkortua egonen den Liberalismoa, zientzia positiboan zientzia sutsua egiten positibismoa edo Elizaren barruan sortuko den korronte heretiko berria, modernismoa.

Mende honetan ere Elizak desafio eta pastoraltza esparru berriei ekin beharko dio eta momentu honetatik aintzinera Elizaren doktrina soziala landua izaten hasiko da.

Bi Aita Santu izanen dira, bereziki eta motibo desberdinengatik, garai honetan nabarmenak. Kartzelan hil zen Pio VI. eta Kontzlio Vatikano I. deitu zuen Pio IX.

XX-XXI.mendeak

XIX. mendetik zetozen arazoei, liberalismoaren kontrako borroka eta modernismoari aurre egiten jarraituko du Elizak. Leon XIII.rekin hasieran eta batez ere PioX.rekin gero.

Historiako bi gerraterik handienen garaia izanen da hau. Benedikto XV. egin ahalak egin zituen I.mundu gerra geldiaraztearren baina antzua izan zen bere lana. Larriagoa izan zen II.mundu gerran Elizak jasan behar izan zuen trantzea. Katolikoak jazartuak izaten hasi ziren eta era berean Elizak judutarren aldeko lan itzela gauzatu zuen milaka eta milaka judutar monastegi, komentu eta elizetan gordez. Pio XII. Aita Saindua Eliza oso momentu latzetan atera behar izan zuen aurrera eta jakina da Hitlerrek Pio Aita Santua bahitzeko asmo oso zeukala. Garaia nahasi hauen inguruan oraindik asko dago argitzeko, batez ere Elizaren contra historia oficial moduko bat sortua dagoelako eta egitik nahikoa urruti.

Bestalde XX.mendeko eliz gertakizun handiena Vatikanoko II.kontzilioa dugu. Juan XXIII. Aita Santu bakezaleak eman zion hasiera eta Paulo VI akitu zuen. Bi Aita Saindu handi hauen lanak Elizaren “eguneratzea” ekarri zuen eta denbora berriei aurre egiteko modu berri bati hasiera ematea.

Joan Paulo I. 33 eguneko agintaldiaren ondotik Joan Paulo II. Handia iritsi zen. Gazteekin “Konektatzeko” zeukan aparteko gaitasunak, edozein sistema totalitarioren kontra borroka egiteko zeukan konbentzimendu eta asmoak eta bere proposamen sozial zein izpiritualek Eliza eta mundua aldatu zuten. Inor ez bezala bidaiatu zuen Kristoren Ebanjelioa mundu guztian barrena zabalduz. Joan Paulo II.ren garaiak bere argiak, anitz, eta bere itzalak ere izan zituen. Ala ere historiako Aita Santu handienetako bat bezala pasako da katolikoon gogora eta Elizak laister onartuko du lehendik bagenekiena: Joan Paulo II. Santu bat zela.

2005 apirilean Benedikto XVI. hartu zuen lekukoa. XX.mendeko bururik argienetako bat da gaur egun Elizaren gidari eta gutxika gutxika tradizioa eta modernitatea uztartzen dituen bidea irekiz doa. Jorge Mario Bergogliok Frantzisko izena hartu zuen joan den martxoan Ratzingerrek utzitako kargua hartu eta Elizari bertze perspektiba bat emateko.

Comparte este texto en las redes sociales
Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver
Privacidad