JAINKOAK GERTAERETAN HITZ EGITEN DUX

Dios hablaHiru hitzek laburbiltzen dute Mariaren jokaera Ikustaldian Isabel bere lehengusinarekin egon zenean: entzutea, erabakia eta ekintza; Jaunak bizitzan eskatzen diguna guri ere erakusten diguten hitzak dira.

Mariak Jainkoa entzutea daki, baina entzute hori ez da gainazalekoa; harreran, arretan eta Jainkoren zerbitzura egotean oinarrituta dagoen entzutea baizik. Ez da, batzuetan, Jaunaren aurrean, edo gainerakoen aurrean aurkezten garen modu adigabea: aditzen dugu, baina benetan ez dugu entzuten.

Mariak gertaerak ere entzuten ditu, bere bizitzaren gertaerak irakurtzen ditu, errealitatea azalean geratu gabe ikusten du. Jainkoak eguneroko errealitatean, pertsonengan eta egintzetan ere hitz egiten du, Jaunak era askotara deitzen duelako.

Bigarren hitza erabakia da. Mariak ez du erabakia saihesten. Bizitzan erabakiak hartzea zaila da; sarritan atzeratu ohi ditugu, gure ordez beste batzuek erabaki dezatela uzten dugu, nahiago dugu gu arrastatzen uztea, unearen modari jarraitzea. Askotan zer egin behar dugu badakigu, baina ez dugu adorerik, ur-lasterraren kontra joatea esan nahi duelako. Maria ur-lasterraren kontra doa, Jainkoa entzuten du, errealitatea ulertzea saiatzen da eta erabat Jainkorekin fidatzea erabakitzen du.

Ekintza: Mariari, zailtasunen gainetik, ez dio inork geldiarazten. Ez du presarik, gertaera edo egoerak ez du Maria baldintzatzen. Baina Jainkoak eskatzen diona argia duenean, ez du zalantzarik, ez da atzeratzen, bizkor jokatzen du. Batzutan, gu, beharbada, hartu behar dugun erabakia argi dugu, baina ez diogu besteei gure laguntza eskaintzeko ekintzari pausorik ematen uzten.

Frantzisko Aita Santua 2013ko Maiatzaren 31ko meditazioa Arrosario Santua otoitz egiterakoan.

Comparte este texto en las redes sociales
Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver
Privacidad