CLASE1

Erlijio klasearen kontrako topikoak desegiteko eskuliburua (2)

CLASE15.- Akordioak indargabetu behar dira!
Estatuak Vaticanoarekin sinatuta dituen Akordioek nazioarteko itun-maila dute eta haiek indargabetzeko nazioarteko eskubidearekin bat etorri behar da.
Gobernuak ezin dezake erabaki hau era unilateralean har, beharrezkoa izango litzateke parteen, eta agian nazioarteko arbitrajearen, arteko akordioa.
Espainiaren kasuan, gainera, beharrezkoa izango litzateke Gorteen (Kongresu eta Senatu) agintaldi esplizitua, Exekutiboaren borondatea ez baita nahikoa.

6.- Erlijioarekin, PPk nazionalkatolizismora itzuli nahi du.
Demokrazia Espainian dagoenetik, PSOEk hezkuntza lege guztiak egin ditu, eta guztiek Vatikanoarekin sinatutako Akordioetara zuzendu eta mantendu dituzte Erlijioaren irakaskuntza bermatuz, adibidez 1990eko LOGSEa. Hain urrunera joan gabe, sozialistek 2006an onartutako LOEak jasotzen du: «Erlijio katolikoaren irakaskuntza Irakaskuntzaren eta Zeregin Kulturalen gaineko Vaticanoa eta Estatu espainiarraren arteko Akordioan izenpetutako eta ezarritakoan adostuko da». Hau da LOMCEk argiago esplizitatzen duena. Gauza desberdina da geroago lege horiek landu zituztenek puntu hau bete ez izana.

7.- Erlijioa irakastea anakronikoa da gaurko Europan.
Europa guztian, Frantzian izan ezik, Erlijioa eskolan irakasten da. Horrela, Alemanian nahitaezkoa da irakaskuntza erlijiosoa (aitormen desberdinekoa), nahiz eta gurasoek salbuespena eskatu bere seme-alabek alternatiba (Landen arabera aldatzen dena) jaso dezaten. Finlandian, zentroetarako behartutako eskaintzakoa da, nahiz eta publikoetan aukera libreko izan eta nahitaezko ikastetxe konfesionaletan. Belgika, Erresuma Batuan, Suedian, Austrian, Norvegian, Holandan, Polonian…, errepikatzen da egoera. Gainera, PISA frogetan Espainiak baino emaitza hobeak lortzen dituzten herrialdeak dira.

8.- LOMCErekin nahitaezkoa izango da.
LOMCEk, soilik, esplizitu egiten du aurreko legeek finkatu zutena: hau da, zentroek irakaskuntza erlijiosoa eskeini behar izango dutela baina ikasleek aukeratu ahal izango dute, eta gainerako irakasgain tratamendu bera izango duenez, alternatiba akademikoa izango du eta nota media neurtuko da. Erlijiorik egin nahi ez dutenek alternatiba izanen dute: Lehen Hezkuntzan, Balio Sozial eta Zibikoak eta Bigarren Hezkuntzan, Balio Etikoak. Batxilergoan, nahitaezko heziketa-etapa ez denez, zentroek ez dute izango hura ofertatzeko derrigortasuna, eta egiten badute 16 irakasgaien artean ikasleek aukeratu ahal izan dute bi edo hiru artean aukeratuz. Hori bai, LOMCEk azaltzen du zentroek bere eskaintza planifikatzerakoan eskari soziala kontutan izan behar dutela eta, beraz, eskatzen duten gurasoak badaude, zentroek 16 irakasgai horien artean eskeini beharko dute.

9.- Eta Biologia bezain garrantzia izango da!
LOMCEk Akordioak betez dagokion izaera ebaluagarria ematen dio erlijioari. Hala ere, legeak irakasgai guztiak hiru bloketan banatzen ditu: enborrekoak (nahitaezkoak guztientzat: Hizkuntza, Matematikak, Hizkuntza Atzerritarra, Historia, Biologia Bigarren Hezkuntzan), espezifikoak (ikasleek aukeratu ahal izango dituztenen arteko irakasgaiak) eta konfigurazio autonomiko librekoak (espezifikoak zeinen edukiak Komunitateek jarriko duten). Erlijioak eta bere alternatibak espezifikoen barruan sartzen dira, Gorputz-Hezkuntza, Heziketa Artistikoa, Kultura Klasiko, Musika, Plastika eta Teknologia bezala). Gainera, Erlijiorik ez da sartuko Bigarren hezkuntzako azkeneko frogetan, ez eta proba horietako median kontatuko; Ikasle bakoitzaren espedientean hautafroga notaren % 40 izanen da.