Clase

Erlijio klasearen kontrako topikoak desegiteko eskuliburua (I)

claseBatzuek dioten arabera ikasle guztientzako erlijio klasea inposatzera mugatzen da LOMCEaren erreforma. Kontsignak edonon errepikatzen dira, irakasgai honi buruz ideia faltsua transmitituz. Adibidez: zuk zenekien, Erlijioari buruz, LOMCEk jada lege sozialistek era inplizituan ziotena soilik argitzen duela? Erlijio notak selektibitaterako median ez dela kontutan hartuko?

Bere maila ez dela Biologia edo Gorputz-Hezkuntzakoa bezalakoa? Erlijio katolikoan beste erlijio batzuen historia estudiatzen dela? Protestanteek, juduek eta musulmanek bere irakaspen erlijiosoa jasotzen dutela? Hainbat topiko ikertuko ditugu:

1.- Estatu laikoan: Erlijioa eskolatik kanpo!
Espainia Estatu akonfesionala da, ez laikoa. Konstituzioak bermatzen du 16. artikulua jasotzen duen bezala: “inongo sinismen/aitormenek estatu izaerarik ez duela izango” eta “botere publikoek jendarte espainiarraren sineste erlijiosoak kontuan izango dituztela Eliza Katolikoarekin eta gainerako aitormenekin lankidetza erlazioak” mantenduz. Hots, erlijioa ez da negatiboa edota debekatu egin behar den zerbait, baizik eta erlijio-askatasunaren funtsezko eskubidea da, Espainian botere publikoen aldetik babestu behar dena. Hortik Estatu Espainiarra eta Vaticanoarekin akordioak- eremu kulturala, heziketa, juridiko edo ekonomikoa eragiten duena-, eta 1980ko Erlijio-Askatasuneko Lege Organikoa (LOLR) agertzen dira; bertan “ahoz, idatziz edo beste edozein prozeduragatik informazioa eta irakaskuntza erlijiosoa jasotzea eta emateko” eskubideak bermatzen ditu eta Norberaren (edo adingabetuen Gurasoen) uste osoekin ados dagoen heziketa erlijioso eta morala eskola barruan eta eskola-eremutik kanpo aukeratzeko eta jasotzeko eskubidea ere bermatzen dute.

2.- Joan daitezela zentro pribatura edo, hobeki, parrokiara!
Erlijio-Askatasuneko Lege Organikoak “Ikastetxe publikoetako heziketa erlijiosoa emateko botere publikoek beharrezko neurriak hartuko dituztela” ezartzen du”. Hau ez doa  parrokien esistentzia kontra, osagarriak dira. Lege berak jasotzen du Eliza katolikoko, eta beste edozein erlijiotako, eskubidea helburu erlijiosoekiko bilerak egiteko edo “gurtza-lekuak” ezartzeko, bere ministroak izendatzeko eta prestatzeko edota bere kredoa hedatzeko eta zabaltzeko eskubidea. Hots, Elizak bere doktrina erakuts dezake bere tenpluetan eta ikastetxeetan ere.

3.- Eliza-Estatu Akordioek Erlijioa guztientzat inposatzen dute.  
Erlijio-irakasgaiaren estatusa 1980ko LOLRtik dator Eliza eta Estatu espainiarraren artean izenpetutako Akordioek zehaztuta. Hala ere, Akordioek ez diote inori inposatzen Erlijioa ikastea: “Kontzientzia-askatasunerako errespetuagatik, aipaturiko irakaskuntzak ez du nahitaezko izaerarik izango ikasleentzat. Eskubidea, hala ere, bermatzen da hura jasotzeko”.

Hau da, zentroak hura ofertartzera behartuta daude seme-alabek bere uste osoekin ados dagoen irakaspen moral eta erlijiosoa jaso dezatela gurasoen eskubidea (Konstituzioko 27. artikuluan jasota) bermatzeko, baina ikasleak ez daude, ordezko irakasgaia aukeratu ahal denez, hura egitera behartuta.

4.- Berdin da: Akordioak frankismoaren jaraunspena dira …
Villot kardinalak eta Marcelino Oreja jaunak, UCD-eko Gobernuan demokratikoki urte hartan berean aukeratutakoa, akordio hauek sinatu zituzten 1979an. PSOE eta Alderdi Komunista 1977an, bi urte lehenago legeztatu ziren, eta espainiarrek Konstituzioa 1978an referendumean urte bat lehenago bozkatu zuten. Beraz, Akordioak osoki demokratikoak dira.

Gainera, 1976an, hots sinatutakoen bideari jarraitzen diote, Francoren heriotzaren ondorengo urtea eta, jada, Trantsizio prozesua hasi zenean.