Gizakia, ekonomiaren muina

EconomíaEgungo ekonomiako krisialdi egoerak geure bizitzetan denoi moldatze ahalegin bat egitea eskatzen digu, eta ez soilik geure norberaren eta etxeko ekonomiari dagokionean, baizik eta denok deituak gaudelako irudipenaren ahalegin bati ekiteko, biziraupen eredu berriak garatzeko, besteekin harreman eta elkartasunean, inguruan, lanean, diruan. Garai honetako ekonomiaren krisiak azalera atera ditu egungo garapen ekonomikoa neoliberal-kapitalistaren hutsak, ustezko beharrak nahi eta nahiez erantzuteko grina sortzean oinarritua. Hortik moralki eta espiritualki urria den gizaki bat sortzen da, dirua eta gauzei atxikia, edukitze eta kontsumitzeko etorkizuna besterik nahi ez duena.

Karitasetik pertsonaren eta gizarteko garapen bat bermatzen dugu, non gizakia edozein arduren erdian jartzen duen*. Eredu honek gizarte mailan planetaren baliabideak hobeki babestea eta nazio-errenta zuzenago banatzea eskatzen du, urritasunetik bereziki datorren gizarte esklusioaren aurka borrokatzeko. Erakunde bezala pertsonaren osoko garapenaren alde lan egiten dugu, kontutan hartzen duena ez soilik ekonomi aldea, baizik gizarte, morala (besteekiko harremana) eta espirituala (traszendentziari dagokiona)» «Ekonomia ez dabil besterik gabe merkatuaren autorregulazioaz, baizik eta arrazoi etiko baten beharra du gizakiarentzat baliagarria izan dadin… gizakia, ekonomiaren muina behar du izan» Benedikto XVI Madril bideko abioian, 2011 abuztuak 18.

Norberaren edo taldeko hausnarketarako:

o Zein eragin du gaur eguneko ekonomiako krisiak nire bizitzan?

o Konturatzen ahal naiz gizarteko aldaketek nire bihotz berritzea eskatzen dutela?

o Zein neurritan atxikia nago gauzei, diruari, ondasunei… gai ahal naiz apaltasun eta modu xumeago batean bizitzeko?

Comparte este texto en las redes sociales
Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver
Privacidad