Chiaria

«Izan zaitezte elkarrentzat onginahiz beteak eta bihozberak, elkarri barkatuz, Jainkoak Kristoren bitartez barkatu dizuen bezala» (Ef 4, 32).

Chiaria«Izan zaitezte elkarrentzat onginahiz beteak eta bihozberak, elkarri barkatuz, Jainkoak Kristoren bitartez barkatu dizuen bezala» (Ef 4, 32).

Honen aurreko txataletan (Erm 13,1-7), san Paulo aginte zibilari zor diogunaz (obedientzia, errespetua, zerga-ordainketa…) jardun da, eta azpimarratu du zor hori betetzea ere maitasunak eragina behar duela izan.

Nolanahi ere, erraz ulertzen den zorra da hori, izan ere bete ezean legeak aurreikusitako santzioak jasan beharko baikenituzke.

Hortik abiatuta, nekezago ulertzen den beste zor batez mintzatzera dator, edozein lagun hurkorekiko daukaguna, alegia, Jesusek eman zigun aginduaren arabera: elkar maitasuna bere adierazpen guztietan (esku-zabaltasuna, premiatuta ibiltzea, konfiantza, elkarrenganako estimua, egiatasuna… ) (ik. Erm 12,9-12).

«Ez eduki zorrik inorekin, elkar maitatzekoa baizik, zeren lagun-hurkoa maite duenak bete baitu legea».

Bizi-hitz honek bi gauza azpimarratzen dizkigu: Lehenik eta behin, maitasuna zor bezala aurkezten digu, hau da, axola gabe utzi eta atzeratu ezin dugun zerbait bezala; ordaintzen ez dugun bitartean, bultzatzen eta premiatzen gaituen eta lasai uzten ez gaituen zerbait bezala.

Zera esatea bezala da, elkar maitasuna ez dela plus bat, gure eskuzabaltasunaren fruitu dena, bertatik geure burua egiatan libratu ahalko genukeelarik lege positiboaren santziorik gabe; hitz honek premiatu egiten gaitu maitasun hori praktikan jartzera; bestela kristau duintasuna galduko genuke, gauden bezala Jesusek deituak gaudelarik munduan maitasunaren zerbitzua zabaltzera.

Bigarrenik esaten digu, agindu guztiek elkar maitasuna dutela eragile, arima eta helburu.

Horregatik, Jainkoaren nahia bete nahi badugu, ezin gaitezke geldi aginduen betetze hotz eta juridikoan, baizik eta kontuan eduki beharko dugu beti zer proposatzen digun Jainkoak berorien bidez.

Adibidez, zazpigarren agindua betetzeko, ezingo dugu muga ez lapurtzean jarri, baizik eta serioski konprometitu beharko dugu injustizia sozialak desegiten. Horrela bakarrik frogatuko dugu lagun hurkoa maite dugula.

«Ez eduki zorrik inorekin, elkar maitatzekoa baizik, zeren lagun-hurkoa maite duenak bete baitu legea».

Hori horrela, nola bizi hil honetako Bizi-hitza?

Planteatzen digun lagun hurkoarekiko maitasunaren gaiak hainbat aspektu ditu. Hemen bati erreparatuko diogu batez ere, gure ustez testuko hitzek era berezian iradokitzen dutenari.

San Paulok dioen bezala maitasuna zor baldin bada, maitatzen gu geu lehenengo hasten garen maitasuna eduki beharko dugu, Jesusek gurekin egin zuen bezala; hau da, iniziatiba hartzen duen maitasuna, gerorako uzten ez dena, luze ematen ez duena.

Joka dezagun horrela hil honetan. Saia gaitezen gu geu izaten lehenengoak, aurkitzen dugun pertsona bakoitza maitatzen, dei egiten edo idazten badiogu edo berarekin bizi bagara.

Eta gure maitasuna izan dadila zehatza, ulertzen eta aurrea hartzen dakiena, eraman handikoa, konfiantzaduna, saiatua eta eskuzabala.

Eta ohartuko gara gure espiritu-bizitzak jauzia egingo duela kalitatean; eta hori, bihotza beteko digun poza aipatu gabe!

Chiara Lubich
Ciudad Nueva aldizkarian argitaratua: 258. zkia. (1990/8-9), 9. or.