Jaiotzak Bilbon

Portal de BelénBilboko hainbat lekutan izango dira aurton jaiotzen ohiko erakusketak. Jaiotzazaleen V. Azokak eta ‘Bilboko Uriburua’ Dioramen Lehiaketa Nazionalak osatzen dabe abendu osoan zehar, urtarrilaren 7ra arte garatuko dan eta aste honetan aurkeztu dan egitaraua.

Bilbon ospatuko da lehenengo aldiz, Carlos Torner Justo eta Pastor Santuak Jaiotzazaleen Alkarteko presidenteak iragarri dauanez, dioramen lehiaketa estatala eta bizkaitar uriburuan batuko dira arte honetako maisuak.

Aurtengo Gabon jaietarako antolatu diran jardueren aurkezpenean, zera esan dau Tornerrek: Bilbao, Gabonetan, “europar jaiotzazaleen uriburu” bihurtuko da.Jaiotzen ohiko erakusketa abenduaren 1ean hasiko da eta urtarrilaren 7ra arte egongo da zabalik San Nikolas eleizan.

Aurton, barritasun lez, “euskal gaiak” azalduko dira, esate barerako Gaztelugatxeko San Joanen kopia. Eta Jaiotzazaleen V. Azoka Arenalean egingo da abenduaren 5etik 15era.Ekitaldi honetarako prestatutako programan dioramen lehiaketa nabarmendu daiteke eta abenduaren 27, 28 eta 29an Bilbon 250 artista jaiotzazale batuko dituan kongresua.

Urtero San Nikolas eleizan egiten dan erakusketari azoka solidarioa gehituko jako aurton Santiago katedralean eta erakusketa Otxarkoaga-Txurdinagako zentro zibikoan. Aitatutako Justo eta Pastor Santuak Jaiotzazaleen Alkarteak antolatzen dituan jarduera guzti honeek Alde Zaharreko dendarien alkarteen, Erriberako azokaren eta ‘BilbaoHistoriko’ dalakoaren laguntzagaz garatzen dira.

Antolatzaileek, gainera, bizkaitar uriburuan dioramen (jaiotza txikiak) lehiaketa egitea lortu dabe. Euren esanetan, bertan izango dira “Estaduko maisu jaiotzazalerik onenak”. Hirurogeta hiru jaiotza aurkeztu dira lehiaketara eta, honeetatik, alkarteak berrogeta hamar aukeratu ditu. Lehiaketan parte hartuko daben jaiotza honeek ikusgai izango dira abenduaren 1etik urtarrilaren 7ra arte Santiago katedralean.

Comparte este texto en las redes sociales
Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver
Privacidad