Lanpedusako zorigaitza

africanosFrantzisko Aita Santuak uztailaren 8an uharte hartara egin zuen bisitaldian Italiako penintsulatik kanpo egin zuen lehen irteera hain zuzen, salaketa profetikoa egin zuen ‘ez, axogabetasunaren globalizazioari!’ baldintza penagarritan Europara iristen saiatzen diren Afrikar etorkinen egoeraren inguruan. Egoera horren inguruan eta Lanpedusan gertatutako zorigaitzaren inguruan Donostiako Elizbarrutiko Sozial Idazkariak, hainbat gogoeta egin eta zabaldu nahi ditu:

1.- ‘Gelditu-ezineko’ immigrazio honen atzean, egiturazko abusua dago ‘bekatu egitura’ diogu, moralaren teologia katolikoan, eta abusu hau, Mendebaldeko herrialdeen eta herrialde behartsuen garapenen ezberdintasunean adierazten da. Ezin dira ‘haizeari ateak’ jarri, eta immigrazio izugarri honen aurrean baliagarria den neurri bakarra, herrialde xumeen garapena da. Hau da, benetan kezkatzekoa ez da etorkinak Europara ‘etortzea’, Europara ‘etorri nahi izatea’ baizik.

2.- Bestalde, Mendebaldean bizi dugun krisi ekonomikoa, Hirugarren Munduarekin dugun konpromisoari uko egiteko aitzaki bihurtu da. Espainiak adibidez ez du BPGren %0,7ko nazioarteko hitzarmena bete (krisiaren ondoren % 0,5a baino ez du eman). Eta are gehiago, azken aurrekontuetan, nazioarteko kooperazioari zuzendutako dirutza % 0,15ean gelditu da. Sozial Idazkaritzatik ozen salatu nahi dugu nazioarteko elkartasunaren inguruko helburuak ez direla ari betetzen eta honek oinarrizko arazoa handitu baino ez du egiten.

3.- Gainera, komunikabideen bitartez, Mendebaldetik herrialde pobreenei aberastasun eta ongizate irudi faltsua zabaltzen jarraitzen diegu, ‘dei efektua’ egin ez. Afrika subsahariarrari bidaltzen dizkiegun irudietan, gure kulturaren baitan dagoen sufrimendu eta okerreko guztia ezkutatzen diogu. Ondorioz, gurera iristen diren etorkin askoren desengainua handia da, topatzen duten errealitatea eurek uste zutenaren oso bestelakoa dela ikusten dutenean.

4.- Europara ate-joka datorren immigrazioaren erregularizazioaren zuzenbide betebeharrak giza eskubideak jarri behar ditu unean uneko komenientziaren aurretik. Tamalez, immigrazio legeen oinarrian ez da elkartasun printzipioa nagusitu, behar demografikoa baizik, eta horrekin batera, langileen esplotazioa.

5.- Horrez gainera, ezinbestekoa da europar herrialde guztiek bidezko immigrazio politikaren alde lan egitea, eta ez arazoa pairatzen duten herrialdeei uztea.

6.- Azkenik, Sozial Idazkaritzak bat egiten du, “Bi muturren arteko erromesaldia: migrazioak eta erlijioen arteko elkarrizketa” lemapean Gotzainen Batzarreko Etorkinen Pastoraltzak eta Kadizko Etorkinen Idazkaritzek antolatuta, Tarifan, Tangerren, Rabaten, Tetuanen… eta inguruko herritan izan den topaketarekin. Han izan dira gure Elizbarrutiko Etorkinen Idazkaritzako zortzi boluntario eta mugetaraino hurbildu eta hango errealitatea ezagutzeko gonbitea luzatu digute. Izan ere oso ezberdina da arazoak teorian oinarrituta eztabaidatzea edo esperientziatik abiatuta egitea; era berean ez da gauza bera zenbakiez aritzea edo pertsonez hitzegitea.

Donostiako Elizbarrutiko Sozial Idazkaritzaren gogoeta

Comparte este texto en las redes sociales
Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver
Privacidad