Adviento

Abendualdia: Sinbolismoa

AdvientoElizak, garai honetan, helburu hauek lortzeko asmoz prestatzen du Liturgia. Otoitz ofizialean, otoitz-orduen liburuak, Matutietarako Gonbidapenean, bere ministroei “etorriko den Jauna”, “etorriko den gure Erregea”, “badatorren gure Salbatzailea” gurtzeko gonbita luzatzen die.

Lehenengo Irakurgai bezala Isaias profetaren kapituluak sartzen ditu. Hauetan, Israelgo etxearen esker txarraz zorroztasunez hitz egiten da, bere Aita abandonatu eta ahaztu duen seme hautatuaz; bere herriaren pekatuengatik txikitua izan den Oinaze-Gizonaren iragarpena egiten da; badatorren eta etorriko den Salbatzailearen nekaldia eta heriotza leialki deskribatzen da; eta Mendi Santuaren inguruan Jentilak elkartuko direla iragarri ere.

Irakurketa-Ofizioaren bigarren irakurgaia San Leon Aita Santuaren (440-461) zortzigarren homiliatik hartua da, Jaunaren etorrera prestatzeko baraua eta limosna izpide duena. Eta igande batean (bigarrenean) Isaias 11, 1 testuaren San Jeronimoren iruzkinatik, interpretatzen duena Andre Maria Birjinari dagokiola, “Jeseren zuhaitz-ondoko kimua” izatea. Garai honetako himnoetan Unibertsoaren Egilea den Kristo Salbatzaileari gorespenak aurki ditzakegu, etsaiarengandik babesteko gugana datorren munduaren epaileari zuzendutako erreguekin konbinatuz.

Antzeko ideiak adierazten dira Eguberriko Beila aurreko azken zazpi egunetan Magnificat himnoko antifonetan. Horietan, Elizak Jainko Jakinduriari eskatzen dio salbamenaren bidea erakusteko, Dabiden Giltzari esklabutzatik askatzeko, goitik jaiotzen den Eguzkiari gure ilunpeak eta heriotz itzalak argitzera etortzeko, etab.

Mezetarako aukeratzen diren Gutunek eta Ebanjelioek Elizaren asmoa agertzen dute. Gutunetan, Salbatzaileraren gerturatzea dela eta, fededunei animatzen zaie ilunpetako ekintzak utz ditzaten eta bere burua argiaren armekin hornitu dezaten; egun osoan bezala ibil daitezela, duintasunez, Jesukristo Jaunaz jantzita; nazioak Jaunaren izena goratzera deituak daudela agertzen da; Jauna hurbil dagoenez poztasunera gonbidatzen da, ezagutza oro gainditzen duen Jainkoaren bakeak bihotzak eta pentsamenduak Kristo Jesusengan zain ditzan; ez epaitzeko eta bihotzetan izkutaturiko sekretuak agertuko dituen Jaunari etortzen uzteko aholkua ematen da ere.

Ebanjelioetan, bere aintzan datorren Jaunaz hitz egiten du Elizak; profeziek betekizuna Beragan eta Beraren bidez aurkitzen duten Huraz; Judutarren arteko Gidari Betierekoaz; basamortuko ahotsaz, “Prestatu bidea Jaunari”. Elizak bere Liturgian Jainkoaren Semearen haragiztatzearen aurreko garaiara espiritualki bueltatzen gaitu, oraindik gertatu izan ez balitz bezala.

Wiseman Kardenalak zera esan du: “ez gaude gertakari bedeinkatu honetaz etekina ateratzera bultzatuak bakarrik, baizik eta egunero gure antzinako Gurasoek bezala hitz hauekin hasperen egitera ere: “Isuri goitik zeruok, ihintza bezala, isuri garaipena, hodeiok, euria bezala! Har beza lurrak zabalik: sor bedi salbamena, erne justizia harekin batean!” (Is 45, 8).