Fernando Sebastian artzapezpiku emeritua kardinal izendatu dute

fernando(On Fernando Sebastián. Iruñeko Artzapezpiku Emeritua. Frantzisko Aita Santuak kardinal izendatu du)

1. Ez izan beldurrik. Jainkoak maite gaitu eta gurekin dago. Jesukristo Salbatzaile bakarra da. Une bakoitzeko sasijainkoek ezingo dute Bera deuseztatuko.

2. Zure uste sendoak indartzen saia zaitez. Nork erasotzen die? Zer argudioekin? Zer emaitzekin? Jesus egia da, atzo, gaur eta beti. Bere kontra ez dago aurrerakoitasunik.

3. Ez jo atzera. Ez zaitez koldartu. Zeure burua kristau gisa aurkez ezazu. Zeure fedeari buruzko arrazoiak eta azalpenak emateko prestatu. Inork gauza hoberik aurkeztu ezin duela sines ezazu.

4. Aurki ezazu jaso duzunaren balioa, Jainkoren ontasuna eta handitasuna ezagutzen dituzu, bere barkamena eta betiko bizitzarako bere promesa dituzu. Jesus duzu zurekin. Bere Elizaren kidea zara, bekatari askorekin, baina baita santu askorekin eta behartsuak zerbitzatzen dituzten anai-arreba askorekin ere. Bada gehiago ematen duenik?

5. Lehen baino otoitz gehiago egin. Bakarrik. Etxean. Tenpluetan. Oztopoen gainetik Igandeko Meza ziurtatu.

6. Zure kristau-izena ekintza onez ohora ezazu.  Ez iezaiozu inori minik egin, ez hitzez ezta ekintzez ere. Ahal duzun onura handiena egin ezazu. Zure bizitzaren kezka nagusia eta lehen balioa jar itzazu honetan.

7. Ez diezazutela mundu honetako boteretsuen alde dauden uneko propaganden iruzurra sar. Jesusek azkeneraino maitatu gintuen eta behin betiko egia utzi zigun.

8. Gure bizitzaren eta den guztiaren oinarria Jainkoren maitasuna eta ontasuna da. Fida zaitez Berarekin, utz iezaiozu eramaten. Zure maitasunarekin eta obedientziarekin erantzun iezaiozu bere maitasunari. Seme bat bere Aitaren etxean bezala, zoriontsu bizi zaitez. Jesus bezala, Berarekin eta Beraren bitartez.

9. Irakurketaren batekin, lagunekin, igandeko ospakizunarekin, indartu itzazu Elizarekiko loturak. Eliza zure familia bonbazia handian bezala izan dadila. María Birjinaren Maitasuna, fideltasuna eta samurtasunarekin.

10. Jesusekiko zure fede-erlazioa poztasun eta maitasunarekin bizi. Hark egunero deitzen zaitu. Zure altxorrik onena da. Zure bihotza Harengan jar ezazu. Hura hobe ezagutzen saia zaitez. Grinaz maite ezazu, Zure bizitzaren salbatzailea izaten utz iezaiozu. Berarengan indarra, edertasuna eta egiazko bizitzaren poztasuna dugu.

Comparte este texto en las redes sociales
Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver
Privacidad