Biblia Católica

Zeinu erlijiosoak (I)

biblia católicaArtikulu honen helburua ikonografian edo kristau sinbologian agertzen diren hainbat eta hainbat zeinuren jatorria eta esanahia azaltzea da. Artikulu hautan artea, biblia eta teologia lotu ditugu eskutik joaten baitira alor honetan. Zuen gustukoa izango delakoan, edo behintzat erabilarria, hasten dut atal hau. Goazen bada.“Dextera Domini”

Jainkoaren eskuin eskuari egiten dio erreferentzia kontzeptu honek. Hauxe da ikonografia judutarrean Jainkoa adierazteko modurik zaharrena. Judutarrek benetazko errespetu eta miresmena zeukaten (eta daukate) Jainkoarekiko. Haina da handia begirune hau non oraindik ere ez diren Jainkoaren izena erratera ausartzen, beraz Yaveh erran beharrean Adonai deitzen diote. Artean eta ikurren munduan ere gauza berdina gertatzen zen, juduak ez ziren haien jainkoaren adierazpengrafiko bat egitera ausartzen, ez zuten irudien bidez irudikatzen.

Arazo honek tira-bira anitz sortu ditu artearen eta teologiaren historian. Musulmanek, erraterako, erabat galerazia daukate Alaren errepresentaziorik egitea.

Laister azaldu zen bada arazo hau ekiditeko modu bat eta horrelaxe adierazten artistiko erlijiosotan Jainkoa ez adierazteko Haren eskuineko eskua soilik hasi ziren irdudikatzen, beraz eszena konkretu batetan Goikoaren presentzia beharrezkoa bazen errepresentazioaren goiko aldetik esku bat azaltzen zen bedeinkapena, gaitzespena edo dena delakoa adieraziz.

Noski, denboraren joanean errekurtso hau eboluzionatzen joan zen batez ere Kristautasunaren jaiotzarekin eta artistak, asmo kateketikoekin, Jainkoaren eskuin eskuko behatzen arabera gauza desberdinak espresatzen hasi ziren. Horrela bada eszenaren batetan “Dextera Dominia”  erdiko behatza eta erakuslea altxata agertzen bazen Jainkoaren bedeinkapen gorena adierazi nahi zuen. Eskua norbait seinalatzen ari bazen pertsonaia horrek Jainkoaren agindu bat jaso zuela adierazten zuen etb.

Mendeak aurrera egin ahala eta Kristautasunak Jainkoaren bertze kontzeptu zeukanaren seinale, adierazpen mota hau desagertu joan zen eta Aitaren irudi hurbila eta atsegina agertzen hasi zen, gaur egun ezagutzen dugun Jainkoaren errepresentazioa, alegia.

Zergatik eskuina? Eskuin aldea beti izan delako tradizio juduan ongiaren seinale. Jesusek berak erretn digu “Gizonaren semea ikusiko duzue Aitaren eskuin aldean jarririk” eta geronek ere Aintza abesten dugunean halaxe erreten dugu.