Zenbat koloretako kasullak daude?

sacerdote católicoKatekesiko haurrek, bai eta nire ikasleek ere galdetu izan didate behin baino gehiagotan hori. Bitxia egiten zaie apaiza kolore desberdinekin jantzita ikustea eta ez bakarrik haurrei, helduei ere. Apaizak ez du kolore bat edo bestea bere gustura hautatzen, ez, kolore horiek araudi baten arabera daude antolatuak eta urteko denboraren arabera edo ospatu beharreko elizkizunaren arabera erabiltzen dira.
Kasullak beti egin behar du bat estolaren kolorearekin (estola apaizak kasullaren azpian daraman bufanda moduko hori da) eta eliza koloretako ohialen batekin apainduta baldin badago kasullaren kolorearekin egin behar du bat.
Ikusi ditzagun koloreen arteko desberdintasunak.

Zuria:
Kolore hau Jainkoaren kolorea da eta poza, garbitasuna eta pakea adierazten ditu. Gabonetan, Pazkoan, Ortzegun Santuan, Amabirjinaren jaietan, Kristoren izenean ospatzen diren jaietan (Jesusen Bihotza, Bestaberri…), Santu ez martirien elizkizunetan baita ezkontzetan ere eta lehen (orain ere erabili daiteke baina arraroa da) haurtxoen hileta elizkizunetan erabiltzen zen.

Gorria:
Indarra, adorea eta odola adierazten ditu. Batez ere Kristoren Nekaldiarekin zuzenean lotutako ospakizunetan erabiltzen da kolore hau Erramu Igandea, Ortziral Santua, Gurutzearen ospakizuna… Espiritu Santuarekin erlazio daukaten jaietan eta ospakizunetan derrigorrezkoa baita ere, hala nola, Mendekoste egunean edo Sendotza ospakizunetan. Martirien jaietan mezarako erabiltzen da, esaterako San Fermin eguneko mezan, gure patroiak odola isuri baitzuen Kristoren fedeagatik. Bitxikeria bezala Vatikanon Aita Santua edo Kardinalen bat hiltzen denean elizkizunak gorriz ospatzen dira.

Berdea:
Itxaropenaren kolorea da . Urtean zehar erabiltzen den kolorea da ez badago tartean jai seinalaturik. Kristoren etorreraren itxaropenean bizi garela adierazten du. Kolorerik erabiliena da.

Morea:
Penitentzia eta doluaren kolorea. Abendualdian eta Garizuman ibiltzen da beti. Bi momentu hauetaz aparte hileta elizkizunak ospatzeko erabiltzen da. Honaino kolore “arruntak”, denentzat ezaguna direnak direnak, baina bazenekiten gehiago ere badirela? Bai. Oso gutxi erabiltzen dira, edo ia ezer, baina baimendua dago haien erabilpena. Ikusi ditzagun:

Beltza:
Garai batetan erabilera handikoa, dolua adierazten du. Hiletetarako erabiltzen zen, bai Ortziral santu eta Hausterre egunerako ere baina Paulo VI. burututako erreforma liturgikoaren ondoren moreak ordezkatu zuen. Gure parrokietan armairu batetan hautsa eta hezetasuna hartzera izan dira kondenatuak jantzi liturgiko beltzak. Lastima da.

Arrosa:
Bitxia bada ere kolore liturgikoa da eta poza adierazten du. Urtean soilik bi igandetan erabili daiteke: Abendualdiko hirugarrenean (Gaudete igandea) eta Garizumako laugarrenean (Laetare igandea).

Urdina:
Salbuespena da eta soilik Espainian erabili daiteke Pio IX. Emandako baimenari esker. Abenduaren 8an jantzi daiteke kolore hau Sortzez Garbiaren jaia ospatzeko. Urdina Ama Birjinaren kolorea da, zeruko erreginaren kolorea.

Urre kolorea:
Oso arraroa da kolore ikustea gaur egun, lehen oso ohikoa bazen ere. Morea edo beltza ez den edozein kolore ordezka dezake eta berez Eguberri eguna eta larunbat santuan erabili beharreko koloreak dira.

Zilar kolorea:
Are arraroagoa eta ia erabiltzen ez dena. Zuriaren partez erabili daiteke soilik.

Comparte este texto en las redes sociales
Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver
Privacidad