ERLIJIOA ETA ESKOLA KONGRESUAK ARRAKASTA HANDIA IZAN ZUEN

congreso8Aurreko larunbatan, Erlijioa eta Eskola, etorkizunerako errealitatea Kongresua egin zen Iruña Park Hotelan. Elizbarrutiko Hezkuntza Ordezkaritzak eta LSB-USO sindikatuak antolatuta, 200 parte-hartzaile baino gehiago izan zen. Interneten bidez, beste hainbestek jarraitu zuten zuzenean.

Iruñako Artzapezpikua den On Frantzisko Perezek eman zion hasiera ekitaldiari. Artzapezpikuak jardunaldi horren antolakuntzagatik eskerrak eman zituen eta, Benedikto XVI.a aipatuz, “Jainkorik gabeko humanismo bat gizatasunik gabeko humanismoa” dela baieztatu zuen. “Erlijiorik gabe ikasleak zurztasun egoera batetan utziko genituzkeela” azaldu zuen ere. Hortaz gain, irakasle guztiei zorionak eman eta egiten duten lanagatik eskerrak eman zien. “Egun batean ikasleak “zuk maitatzen irakatsi zenidan” esan dezan”, On Frantziskok onena emateko animatu zituen irakasleak.

Ondoren, Hezkuntza Kontseilariari, Jose Iribas jaunari, ailegatu zitzaion txanda. Kontseilariak “Nafarroako Gobernuak gurasoek seme-alabentzat beraien uste sendoen araberako hezkuntza eskubidea betetzeko konpromezua publikoki berretsi” nahi izan zuen. Gainera, honela mintzatu zitzaien irakasleei: “zuen profesionaltasuna eta zuen lan ona eskertzen dizuet eta milaka nafar familik zuengan jartzen duten konfidantza aintzat hartzen dut”.

Jarraian, Jorje Otaduy irakasleak “Seme-alaben erlijio- eta moral-heziketarako gurasoen aukera-eskubidea: lege-esparrua” hitzaldia eman zuen. Honela, hezkuntza erlijioso pubikoak daukan lege-oinarri sendoa azaldu zuen. Hasteko, nazioarteko legediaz aritu zen, geroago Europako legediaz eta Espainiako kasu zehatzaz mintzatzen jarraituz. Otaduy irakasleak “espainiar anomalia” aipatu zuen. Izan ere, Espainian Erlijio-hezkuntzaren inguruan dagoen eztabaida salbuespen bat da Europan. Hala da, gainontzeko europar herrialdeetan -Frantzia salbu eta kasu honetan salbuespenekin ere- Erlijio-hezkuntza normalizatua dagoelako.

Hezkuntza erreformari dagokionez, On Jorjek Lomcek ez duela aurreko legearekin (Loe) apurtzen argitu zuen. Lomcek aldatzen duena alternatiba da -Gizarte eta Kultura Balioak Lehen Hezkuntzan eta Balio Etikoak Bigarrenean-. Konputagarria egiten du ikasgai hau berdintasun-printzipioa betetze aldera. Hala eta guztiz ere, Lomcek Batxilergoan Erlijioaren eskaintza bertan behera uzten duela salatu zuen. Oinarrizko ikasgai bat izateari uzten dio eta ikastetxeetako zuzendaritzen esku geratzen da Erlijio-ikasgaiaren eskaintza. “Ez Gonzalek ezta Zapaterok egin ez zutena ere, Rajoyk egin du” gaineratu zuen Estatuaren Eliza Zuzenbide irakasleak.

Kafe bat hartzeko etenaldi baten ostean, On Abel Arrieta Hezkuntza Ordezkariak hartu zuen hitza “Erlijioaren garrantzia eta irakasleriaren perfila“z mintzatzeko. On Abel hezkuntza integralaren testuinguruan Erlijio-hezkuntzak daukan papera azpimarratu zuen. Halaber, Erlijioa irakasgai akademiko bezala, katekesiarengandik eta kultura erlijiosoarengandik ezberdindu zuen. Hezkuntza Ordezkariarentzat, Erlijio-ikasgaia giza galdera nagusiei zehaztasun akademikoz erantzuten die, gainontzeko ikasgaiei zentzua emateaz gain. Hala, jakintzaren sintesia garatzen du eta gizakiaren inguruko ikusmira bat eman ere. Azken batean, “gizakiaren misterioa gizon egindako Hitzaren misterioan argitzen da soilik” (Vaticano II. Kontzilikoa, Gaudium et spes, 22. zk.).

Goizeko egitaraua Carlos Esteban irakaslearen mintzaldiarekin bukatu zen. “Lomce: eskolako Erlijio-irakaskuntzrentzat esparru berri bat“. Estebanek “Logseren erreforma berri bat” bezala aurkeztu zuen Lomce eta lege honen pragmatismoa agerian utzi zuen. Hizlari honen aburuz, Erlijio-ikasgaiaren afera polemikoa da “urrunetik begiratzen badugu” soilik. Baina, “gertutik begiratuta” ez da polemikoa, oso ongi funtzionatzen duelako. Ikerketa soziologikoek ezagutarazten duten moduan, ikasleek eta familiek asko estimatzen dute Erlijio-ikasgaia eta baita Erlijio-irakasleak ere. Era berean, On Karlos Estebanek bere kexa adierazi zuen ere Lomcek -Locek ez bezala- “Erlijioaren hezkuntza planteamendurik” ez duelako.
Bazkaldu ondoren, biltzarkideek hainbat lan taldetan parte hartzeko aukera izan zuten: Erlijio-hezkuntza eta zinema, euskara, musika, teknologia berriak eta Erlijio-sinboloak artean eta kulturan.

Lan taldeak amaituta, mahai-inguruaren ordua zen. Bertan, Andres Jimenez, Nafar Gobernuko Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiko kidea, On Juan Carlos Elizalde, Iruñako Bijario Jenerala eta NUPen Teologia irakaslea, Isabel Lizarraga, ama eta Erlijioa Eskolan Nafar Plataformako kidea, Juan Jose Olleta, Erlijio-irakaslea hezkuntza publikoan eta Iñaki Lete, salestarra eta Iruñako Salestarren Ikastetxeko Zuzendaria. Elkarrizketa honek Erlijio-hezkuntzarekin harremana duten sektore guztien ordekariak bildu zituen eta interes handiko ideiak sortarazi zituen.
On Juan Antonio Aznarezek, Gotzai Laguntzaileak, eman zion amaiera Kongresuari. On Juan Antonio jardunaldi osoan parte hartu zuen eta, amaieran, parte-hartzaile guztiei bihotzez agurra egin eta gero, antolatzaileei zorionak eta eskerrak eman zizkien. Erlijio-irakasle guztiei gazteen alde egiten duten lan handiarengatik eskerrak eman zizkien ere.

Iruñan estrainekoz egin den Erlijioa eta Eskola Kongresu hau erabat arrakastatsua izan da. Hurrengo urteetan egingo diren kongresuak oraindik hobeak izan daitezeela espero dugu. Zorionak guzitoi.

Comparte este texto en las redes sociales
Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver
Privacidad