AITA PATXI:

aitaaaaVictorino Gondra Muruaga Linano-Arrietan, Bizkaiako Probintzian, jaio zan 1910. urteko martiaren 5an, familia ugari baten. Bere gurasoak nekazari apal baizen kristau zintzoak izan ziran; jaio eta bertatik bateatu eben. Bere lehenengo ikasketak herriko eskolan burutu ebazan.

Bere prailetzarako bokazinoak iturri bi izan ebazan: bata, kristau giroko bere famailia, bestea pasiotar Misiolariak Arritan emndako Misino Santuak.

12 urteko zala sartu zan Gabiriako (Gipuzkoa) ikastetxe apostolikoan. Hangoak amaituta, Arabako Angostoko Andra Mariaren Santutegiko nobiziadura aldatu zan, bertan onartua izanik. Lehenagotik eukan beste anai bat Pasiotarren artean.

Praile jantziaz batera, izenez aldatu eban: Nekaldiko Frantzisko. Erlijioso profesa egin ondoren, abadetzarako ikaskekak amaitu ebazan eta 1935. urteko irailaren 22an hartu eban abadatzako sakramentua.

Espainiako gerra zibila lehertu zalarik, (1936-1939), soldadutzara deitua izan zan, eusko gudarien kaperautzarako. Hemen hasi jakozan Aita Patxi” izenez deitzen. Halako batean atxilotu eben eta Gasteizko Carmelo komentura sartu eben, handik Cardeñako San Pedroko kontzentrazinoko esparrura. Azkenik, Madilera, katibu-lanetara kondenatua.
Gudua amaitu baizen laster, Aita Frantzisko Deustuko Erlijioso Alkartera bihurtu zan. Egun gitxiren buruan, Angostoko Alkartera aldatu beharra izan eban, hango nobizioen maisuorde lez. Bitarteetan, inguruko baserri jente apalarengana hurreratzen zan, auzoz auzo Jesusen mezulari.

1954. urtean Bilbora aldatu eben Nagusiak, Pelitzisino martiaren Santutegira, bertan erromes ugarien aldeko eleiz ardurea hartu egian. Hango arduraz gainera, bitarteetan Bilboko ospitaletara hurretatzen zan, milaka gaixo eta ezinduei Jaun Kurutzekoaren argia eta indarra eroanez. Bizkaia osoan ezaguna izan zan Aita Patxik itzi eban santutasun usain gozoa, batez ere, ezinduen eta aldenduen artean.

1974. urteko abuztuaren 6an, leuzemia gatxak jota, Basurtuko ospitalean emon eban azken arnasa Jaungoikoaren Zerbitzari zintzoak, Jaunaren Antzaldatzen jaian. Handik 8 urtera bere gorpuzkinak San Pelitzisimoren Santutegira aldatuak izan ziran.

Bai bizi zala eta bai hilondoren, bere santutasun entzutea behingoan zabaldu zan, bere bizitzako frutu ederren eraginez.
Eleizbarrutiko bere Beatifikazinoaren eta Kanonizazinoaren prozesua Bilbon burutu zan (1989-1990).

Benedikto XVI. Aita Santuak, 2008. urteko martiaren 15an, aintzat hartu eban Jaungoikoaren Zerbitzari Aita Patxiren birtute heroikoen Dekretua, Beneragarri izendatuz.

OTOITZA: IRURREN EDO BEDERATZIURRENA  (Eguneroko otoitza)
¡Gurutzeko Jesus neure Jauna!
Zeu bitarteko zaitudala, Irutasun Guztiz Deunari eskerrik beroenak emoten deutsadaz, Beneragarri Aita Patxi’ri ezarritako doai miragarriakaitik; batez be, ain bereak ebazan gaixoai laguntzeko, Eukaristiako Sakramentua maitatzeko ta Errosario Santua errezatzeko doaiakaitik. Bere bitartez ainbeste mesede lortu dirala-ta, uste osoagaz, Zeugana eske natorkizu bear dodan laguntza jaritxi nairik, Zeure aintzarako ta neure onerako bada. (Agertu emen zeure bearrizana).

Era berean eskatzen deutsut bere birtutezko edertasuna agertu daizula Elizan, arimen onerako ta Irutasun Deunaren aintzarako izango bada. Aren serbitzari apala bere bizitza osoan izan zan da.
Amén.

OHARRA: Esker eta Mesedeen barriak bialdu!

Gurekin HARREMENETAN jar zaitezke:
Vicepostulador de la Causa Aita Patxi
Comunidad Pasionista
Plaza de San Felícisimo, 1 – 48014       BILBAO Tlf. 94 475 45 06
E-mail. vicepostulador@aitapatxi.com
http://aitapatxi.com

Comparte este texto en las redes sociales
Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver
Privacidad