Euskal Pastoraltzaren Jardunaldia

EGIA2Apirilaren 12an Euskal Pastoraltzaren Jardunaldia egin zen Iruñeko Apaizgaitegian. Jardunaldia Iruña eta Tuterako Artzapezpikuaren Euskal Pastoraltza Sailak antolatu zuen “Berri Onaren Poza” izenpean, Francisco Aita Santuaren “Evangelii Gaudium” Aholku Apostolikoarekin loturik.
Goiz osoko saioan, Francisco Iruña eta Tuterako Artzapezpikua buru izan zelarik, berrogeitamar bat lagun elkartu ziren Nafarroan Euskal Pastoraltzaren egoera aztertzeko eta argibideak emateko asmotan.
Jardunaldia Artzapezpikuaren harrerarekin hasi zen Apaizgaitegiko Magna Gelan. Ondoren Euskal Pastoraltza sailkideek Nafarroako Euskal Pastoraltzaren egoera azaldu zuten bildu zituzten datuekin.
Gero bertakoekin lau talde antolatu ziren, hiru euskaldunen artean eta laugarrena erdaldunek osaturik. Taldeetan lanari ekin zitzaion sailkideen koordinaziopean ordu t’erdi batez, AMIA-AZHOE antolamendu-sistemaz baliatuz. Lan hau amaiturik atsedena egin zen, ondoren talde bakoitzeko ondorioak bere idazkariak bildurik amankomuneko saio batean azaltzeko eta eztabaidatzeko. Bertan landurikoa txosten batean bilduko da, hemendik aitzina lan egiteko oinarrizko dokumentutzat hartuko delarik.
Jardunaldiari amaiera eman zitzaion Eukaristia batekin, Mikel Garciandia sailburuak emanik.

Comparte este texto en las redes sociales
Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver
Privacidad