Bizkeliza.org: Zerbitzu sekretuak

manos-unidasBizkeliza.org: Zerbitzu sekretuak

Gizarte Komunikabideen Munduko Jardunaldia
“Komunikazinoa benetako bategitearen kulturaren alde” gaiaren inguruko hausnarketa egiten dau Frantzisko aita santuak, Eleizeak bihar ospatuko dauan Gizarte Komunikabideen egunerako kaleratu dauan idazkian. Jardunaldi hau dala-eta, ‘bizkeliza’ web orrialdearen bitxikeria eta alderdi ‘ezkutu’ batzuk ezagutzera emongo deutsueguz. Ibilpide guztietan lez, mapa beharrezkoa da. Horregaitik, ez klikatu barik itzi aitatzen deutsueguzan estekak. Baleiteke zeozer barria aurkitzea!

Eleizbarrutiko web orrialdera sartzeko adierazleak ziurrak dira. Eguneko Ebanjelioa edo Bizkaiko alkarteetako meza-ordutegiak dira ‘bizkeliza.org’ atariko zerbitzurik erabilienak. Jaunaren Eguneko baliabideak be asko eskatzen eta erabilten dabez gure eleizbarrutian. Domeka guztietarako baliabideak aurkitu daikeguz, hiru liturgi urteetan zehar, euskeraz zein gaztelaniaz.

Era askotako barriak
Portadan agertzen badira be, batzuetan oharkabe pasatzen dira zerbitzu ona eskaini deikeguen tarte batzuk. Esate baterako, agenda, eten barik eguneratzen dana eta eleizbarruti barruko eta gaindiko gertakizunen barri emoten dauana. Orain, gainera, ikonoan klikatu ezkero, gertakizun hori gure ordenagailuaren agendari eransten jako.
Egunez egun, eleizbarrutiko komunikabideetarako zerbitzutik lekuko eta estaduko prentsa-goiburu nagusien errepasoa egiten da, Eleizako eta Eleizbarrutiko bizitzari lotutako barriak aukeratuz eta erraz irakurteko moduko formatua dauan dosierrean eskainiz. Gainera, astero, bizkeliza.org web orrialdearen portadan argitaratutako barrien laburpena jasoten dauan bideoa prestatzen da.

Baliabideak
Web orrialdeko baliabide eta esteken atalari jagokonez, pastoral jardutean erabilgarriak izan daitekezan tresna batzuk aurkitu daikeguz. Alde batetik, behar doguzan ikus-entzunezko lagungarriak eta ikus-entzunezkoen fondora gehitutako barrienak aurkitzen lagunduko deuskun bilatzailea. Gainera, pare bat bider klikatuz interesatzen jakuzan lagungarriak erreserbatu ahal izango doguz, Barria eraikineko lehenengo pisuan dagoan ikus-entzunezkoen fondora goazanean eskuragarri izan daiguzan.

‘Alkarte biblikoa’ webera sartzeko estekaz batera beste bilatzaile bat be aurkituko dogu, kasu honetan ospakizunetarako abestiak jadesteko. Honeek izan daitekez bilatze-erespideak: hizkuntza, abesti-mota edo autorea. Gainera, aukeratzen doguzanak entzuteko aukerea be emoten jaku.

‘Alkarren Barri’ eleizbarrutiko aldizkaria, aurkezpen eta agirien artxiboa, audioak, argazki-galeriak edo bideo-kanala dira ‘bizkelizak’ egunero eskaintzen dituan beste zerbitzu batzuk, beti be Bizkaiko eleizbarrutiko bizitzaren bozgorailu eta bitarteko izateko asmo eta helburuagaz.

Comparte este texto en las redes sociales
Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver
Privacidad