Elizaren berri onak!

Iglesia románicaEzin ukatu gaur egun komunikabideek eta hauen atzean dauden empresek, interesek… duten indarra. Normalean indargabesa/ahulena galtzaile ateratzen da. Kristau askoren artean askotan kexu gara Elizarekiko komunikabideek duten trataerarekin. Baina Eliza, sorreratik, misterioa den einean Berri ona iragartzen dugu (LG 5) eta gaur egun hau berriztatzen da komunikabideek dioten gainetik. Jainkoaren eta Anai-arreben alde egindako maitasunezko ekintzak milioka eta milioka ditugu munduan barna eta egia da La Verdad bezalako komunikabide katolikoak badaudela basamortu bero honetan egarria asetzen digutenak eta ekintza hauek ezagutarazten dizkigutenak. Egokia deritzogu, adibide xumetzat, aste honetan irakurri ditugun titular hauek ezagutaraztea:

– Sor Teresita, komentu batean denbora gehien zeraman klausurako serora, 105 urteekin zendu da. Osotara 86 urte eman ditu zoriontsu klausuran. Berarekin zeuden seroren esanetan «Bizi ikasbidea eman digu guztioi»

– 16 urteko nerabea koma egoeratik esnatzen da eta otoitz kate mundiala eskertzen du.

Antonia Cabrera nerabeak burbuinean isuria pairatu ostean eta kinka larrian egonik, gaur hitz egin du, zailtasunekin ibiltzen eta mirarizko sendatzearekin jarraitzen dugu May Feelings sare sozialan egindako otoitzei esker bizirik dagoela sinestaraztua.

– 2.465 konzertatutako eskola katolikoek 4.091 miloi euro aurrezten diote Estatu Espainolari.

– Sri Lankan: Ogi Sagaratua zauririk gabe santutegi baten kontrako erasoan. Erasotzaileek Ama Birjinaren irudia apurtu zuten eta sagrarioa erretzerakoan ez zen deusestatu. Eliztarrek miraria ikusi dute mezu argi batekin: «Kristoren maitasuna inork ezin dezake txikitu»

– Familiako aita bat heroi kristaua bihurtua. Dohatsu eginen dute Odoardo Focherini (1907 -1944), Acción Católicako ekintzailea, Nazi bortxakeriaren martiria eta Nazioartekoen zintzo titulua eman zion Israelgo estatuak ehundaka judutar lagundu zituelako.

– Twitter, Aita Santuaren jarraitzaileak: 7 hilabetetan 7 miloi baino gehiago. Espainol hizkuntzak Inglesa garaitu berri du.

– Salazar kardinalak Kolonbiako osasun lege berria negozio hutsa dela salatzen du

– Apezpiku txiletarrek Eliza errukitsu eta baztertzerik gabekoa izatera animatzen dituzte katolikoak.

– Frantzisko Aita Santua katekesian: gure bizitza Kristoren argia izan dadila eragitea. Eta gonbidatu zuen: ‘Gaur haserretuta gauden norbaitengatik otoitz egin dezagun’.

– Pobrezia Elizan testigu bihurtzen gaitu, ez enpresariak. Frantzisko Aita Santuaren deialdia.

– Mila motoziklistek bere Harley-Davidsonenkin Aita Frantzisko bisitatuko dute.

– Benedikto XVI.a saritu dute ingurugiroko defentsan egindako lanagatik.

– Aita Santuak saltazen du: haurren lana esklabotasun handia da.

– Vatikanoak NBEri eskatzen dio ezinbesteko sendagaietarako sarbidea guztiei bermatzea.

– Ipar Korean katolikoek babarrunak zenbatzen dituzten itxurak egiten dituzte elkartean arrosarioa otoitz egiteko. Fides agentziak erreportai berezia argitara eman du.

– 2012an Noruegan libururik salduena Bibliaren itzulpen berria izan zen, Greyren 50 itzal edo Justin Bieber biografia aitzinetik.

– Behartsuentzako janaria banatzen duten gazte katolikoen gaineko presioa: Bartzelonako Udalak ikuskapenak iragartzen ditu.

– Gardentasun-ikasgaia: Elizak bere memoria argitaratzen du, noiz alderdi politikoena edota sindikatuena?

Berri hauek aldizkari digital hauetan irakurri ditugu:

http://www.infocatolica.com

http://www.religionenlibertad.com

http://www.aciprensa.com

Home

eta orrialde batean aldizkari digital guztiak irakurri nahi badituzue:

http://erlijioabizi.com/irakurtzen-ditugun-egunkariak/

Kristo bere Elizan bizirik dago!

Comparte este texto en las redes sociales
Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver
Privacidad