Abendualdiko Koroa

nacimiento-de-jesusJatorria: Abendualdiko Koroak tradizio pagano europear batengan dauka jatorria. Neguan zehar kandelak pizten ziren eguzki jainkoaren sua irudikatuz, neguan zehar bere argi eta beroarekin itzul zedin. Lehenbiziko kristauek tradizio hau probestu zuten pertsonak ebanjelizatzeko. Beraien ohituretatik abiatzen ziren fede katolikoa irakasteko. Koroa sinbolo ugarik osatzen dute:

Zirkulu forma: Zirkuluak ez dauka ez hasierarik ezta amaierarik ere. Jainkoaren maitasun betierekoaren seinale da, hasiera eta bukaerarik ez duen maitasuna eta baita guk Jainkoa eta urkoari zor diogun maitasunarena, inoiz bukatu behar ez dena.

Adar berdeak: Berdea itxaropena eta bizitzaren kolorea da, eta Jainkoak bere grazia, pekatuen barkamena eta bizitzaren amaieran betiereko aintza itxaron ditzagun nahi du. Gure bizitzetako irrikarik handiena gure Aita den Jainkoarekin batasun estuago batera ailegatzea izan behar du.

Lau kandelak: Jainkoarengandik urrundu eta gizakia itsutzen duen pekatuak ekarritako iluntasunean pentsarazten digute. Gizakiaren lehenengo eroriera eta gero, Jainkoak poliki-poliki salbamen esperantza bat ematen joan zen, koroaren kandelen antzera, unibertso osoa argitu zuena. Pizten dugun kandela bakoitzak iluntasuna desagertarazten duen moduan, mendeak argitzen joan ziren gero eta hurbilago zegoen Kristoren munduratzearekin.

Lau dira koroan pizten diren kandelak eta banan bana pizten dira, familian otoitz egiterakoan, Abendualdiko lau igandeetan zehar.

Koroa apaintzen duten sagar gorriek Edengo lorategiko fruituak irudikatzen dituzte, eta baita mundura pekatua ekarri zuten eta gero Salbatzaile Unibertsalaren promesa jaso zuten Adan eta Eba ere.

Listoi gorria Jainkoarenganako gure maitasuna eta inguratzen gaituen Jainkoaren maitasuna irudikatzen ditu.

Abendualdiko igandeetan, familia edo elkartea Koroaren inguruan biltzen da. Ondoren, Biblia eta meditazioren bat irakurtzen dira. Koroa tenplura eraman daiteke apezak bedeinka dezan.

Iradokizunak

a) Hobe da Abendualdiko Koroa familian egitea mementu hau haurrak ohitura honi buruz hitz egiten motibatzeko probestuz.

b) Koroa etxeko toki berezi batean jarri behar da, eta hobe haurrentzako ikusgai dagoen leku finko batean baldin bada, honela behin eta berriz oroituko dute Jesusen etorrera eta une horretarako prestatzearen garrantzia.

c) Egokia da kandelak pizteko mementua aldez aurretik finkatzea. Plangintza honek guztiak dena hobeto ateratzea egingo du eta haurrek gauza garrantzitsua dela antzematea. Gonbidatu garrantzitsu batekin egiten dugun bezala, horrenbeste egiten dugu gure familian izaten ahal dugun gonbidaturik inportanteenarekin.

d) Komenigarria da familiako partaideen artean eginbeharrak banatzea ere, denek parte hartu dezaten eta bere burua ospakizunaren parte ikus dezaten.

Adibidez:

Eguberritako tradizio honekin hasi baino lehen, Koroa kokatzeko lekua garbitu eta egokituko duen arduradun bat.

Hasieran argiak itzali eta bukaeran piztuko dituen arduradun bat.

Kantuak zuzentzeko edo gabon-kanten diska bat jartzeko arduradun bat.

Jainkoaren aurrean jartzeko otoitzak zuzenduko dituen arduradun bat.

Irakurgaiak irakurtzeko arduradun bat.
Kandelak pizteko arduradun bat.

Abendualdiko Koroaren bedeinkapena

Zenbait parrokia eta ikastetxetan Abendualdiko Koroaren bedeinkapena antolatzen da. Ospakizun hauetara joaterik izan ez balitz, aitak edo amak burutu ahal izango ditu ondoko otoitzarekin:

Jainko Jauna
Bedeinka ezazu zure indarraz
gure Abendualdiko Koroa,
piztutzerakoan, gugan
Kristoren etorrera itxoiteko
irrika esna dezan
obra onak egiten eta,
honela, Bera ailegatzerakoan,
Zeruetako Erreinuan onartuak
izan gaitezen.
Kristo gure Jaunaren bitartez
eskatzen dizugu.
Denok: Amen.

Comparte este texto en las redes sociales
Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver
Privacidad