“Sant Marce” edo San Markos Zamartzen.

zamartzePasa den apirilaren 25ean, San Markos ebanjelistaren festan, prozesio edo segizioa egin zen Uharte Arakilen parrokiatik (Sakana bailaran) Zamartzera bertan San Markosen festa Eukaristian ospatzera. Zamartze izena Sant Marce izenaren eboluziotik dator (euskal fonetika erantsiz latinetik datorren onomastiko horri).
Mezaren ostean zelaien eta baratzen benedikazioa egin zen Mikel Garziandiak zuzendurik Zamartzeko lorategitik lau haizeetara. Aspalditik datorren ohitura bat da hau, tradizio judutarrean jada existitzen zen.  Gaur egun zelaien benedikazioa Frantzisko aita santuak gonbidatu gaituen ebanjelizazioarekin lotzen ahal da, alaitasunez ebanjeliza dezagun eta fruituak Espiritu Santuak berak ekar ditzan.

Comparte este texto en las redes sociales
Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver
Privacidad