Uhartearren erromeria Oskiako Ama Birjinaren ermitara

egiaUrtero legez, pazko asteko lehenengo igandean erromeria egin dute Uhartearrek Oskiako Ama Birjinaren ermitara (aurten apirilaren 27an). Oskiako ermita Atondo herriari dagokio, baina esan dezakegu Sakana bailararen mutur batean dagoela, Bizkai mendiaren oinetan, harritzar baten babesean. Aralarko San Migelen irudia etorri zen, barnean lignum crucis duela, Jesukristoren gurutze santuaren erlikia, alegia. Han Meza Santua ospatu zuten Mikel Garziandiak buru egiten zuela eta bukaeran San Migelen erlikia musukatu ahal izan genuen.
Mezaren ostean zelaien bedeinkazioa egin zen zenbait salmo eta eskaera eginez eta ebanjelio zati batzuk lau haizeetara aldarrikatuz.

Comparte este texto en las redes sociales
Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver
Privacidad