Pazkoa.

la-pasion

la-pasionErlijioabizi.com-ek Jesusen Bihotza Ikastolarekin batera Unitate didaktikoa atera dute egun santu hauek ederki eta santutasunez bizitzeko.
Unitate didaktiko osoa helbide honetan dago eskuragarri:

http://erlijioabizi.com/blog/2014/02/26/jesusen-nekaldia-eta-heriotza-lantzeko-unitate-didaktikoa/

Egia ale honetan aipa batzuk ekarriko ditugu gurera:

Zergatik hil zuten Jesus?
Jesusen irudia korapilatsu eta desatsegina bihurtzen joan zen agintarientzat, judu zein erromatarrentzat, honen predikazioak aurrera egin ahala.

Alderdi erlijiosotik apaizburu eta fariseuek ez zuten batere begi onez ikusten Jesus. Galileatik etorritako zurgin hark jendeari bertze modu batetan egiten zion hitz, arauak apurtzen zituen, Templuaren funtzionamenduaren aurka aritzen zen solasean (ezaguna da merkatariak tenplutik kolpeka bota zitueneko pasartea), maitasunaren izenean irakaspen berriak ematen ari zen, juduen festa eguna etengabe “urratzen” zuen eta lege maisuekin tirabirak jadanik arruntak ziren.
Jesusek haiengan beldurra sortzen zuen bi arrazoi nabarmenengatik. Alde batetik harridura sortzen zien galilear artisau batek halako jakintzarekin haiei aurre egitea, haien armekin erantzutea. Beste alde batetik onargaitza zitzaien halako pertsonaia batek bere burua Mesiastzat jotzea (Jainkoari Aita deitzea) eta Jainkoaren izenean mintzatzea, haientzat Nazareteko Jesus blasfemari hutsa zen.

Honetaz gain nabarmena zen gizon hark herriarengan sortzen zuen mirespena eta hori ere ezin zuten sufritu. Alderdi politikotik ere mesfidati zebiltzan erromatarrak Jesusekin. Juduen nortasuna aitzakiatzat hartuta etengabe egiten ziren iraultzen garai hartan Jerusalema zetorren maisu galilear haren irakatsiak arriskutsutzat jotzen zituzten, Jainkoaren erreinurako prestaketaren predikua esaterako, are gehiago herri xumeak zenbat maite zuen ikusten zutenean.

Lege maisuek, esaterako, laster erakutsi zuten Jesus paretik kentzeko desioa eta etengabe aritzen zitzaizkion galdera korapilatsu eta politiko zein erlijiosoki konprometituak egiten Hark erraten zuena erabiliz salaketa egiteko.  Helburu honekin galdetu zioten Jesusi ea zilegi ote zen Zesarrari zerga ordaintzea. Baiezkoa esan balu herri Juduaren traidore bezala aurkeztu izanen lukete Jesus, ezezko erantzuna eman izatera Erromatarren aitzinean iraultzaile bezala izanen zen aurkeztua.

Kristok beti ongi ulertu zituen galdera haiek eta tranpez ohartu. Erantzuna ezaguna da: eman zesarrari dagokiona eta Jainkoari berea.

Orokorrean bi alderdiek Jesusengan ikusi zutena arriskua izan zen, iraultza baten arriskua, Bere irakatsi eta hitzetan oinarrituta ezarrita zeuden patroien kontra altxatuko zen matxinada baten arriskua.
Arrazoiak arrazoi Pilatok Jesusi irekitako prozesuaren ondotik hau gurutzean josteko eman zen arrazoi ofiziala hauxe izan zen “Judutarren erregea”, beraz bere buruari titulu hori emateagatik izan zen eraila, iraultzaile edo erreboltari izateagatik.

7 hitzak
Modu honetan dira ezagunak Jesusek gurutzetik errandako  7 hitz edo esaldiak. Jesusen egoeran hitze egitea oso mingarria zen, arnasa botatzerakoan izugarrizko mina sentituko baitzuen. Hauek dira Zazpi hitzak:

1. «Aita, barka itzazu, ez dakitelako zer egiten ari diren» – Pater dimitte illis, non enim sciunt, quid faciunt (Lucas, 23: 34).

2. «Benetan diotsut gaur nirekin egongo zara paradisuan» – Amen dico tibi hodie mecum eris in paradiso (Lucas, 23: 43).

3. «Emakume, har hor zure semea… hara hor zure ama» – Mulier ecce filius tuus … ecce mater tua (Juan, 19: 26-27).

4. «Aita, Aita, zergatik utzi nauzu» – Deus meus Deus meus ut quid dereliquisti me
/ Elohi, Elohi, lĕma’ šĕ baqtani (Mateo, 27: 46 y Marcos, 15: 34).

5. «egarri naiz» – Sitio (Juan, 19: 28).

6. «Bete da dena» – Consummatum est (Juan, 19: 30).
7. “Aita, zugan uzten nire arima» – Pater in manus tuas commendo spiritum meum
(Lucas, 23: 46).

Arimateako Jose eta Nicodemo
Lau ebanjelioetan azaltzen zaigu lehena. Judeako Arimatea herriko semea, dirudienez Sanedringo kide garrantzitsua eta errespetatua zen. Nicodemodemo bezalaxe Jesusen ikaslea zen, nahiz eta ezkutuka.  Kristoren goprutza eskatu zion pilatori ehorzteko. Tradizioak dio azken afariko kaliza berak gorde zuela eta Maria Magdalakoarekin batera Galiara jpan zela Ebanjelioa hotsegitera. Zenbait tradizioren arabera  Jesusen aitonaren anaia gazteena zen. Nicodemo solik Joanen ebanjelioan agertzen zaigu. Sanedringo kidea eta legetan jakintsua. Legeak ezagutuz Jesusengan Mesiasa identifikatzen duten judutaroteretsuak dira.

INRI
Oso ohituta gaude htz hau gurutzeen gainean ikustera jakin gabe ez dela hitz bat, akronimo bat baizik. Hara:
Iesus
Nazarenus
Rex
Iudeorum

Amets bat…
Pilatoren emazteak nonbait  Jesusekin amets egin zuen  bezperan eta senarrari jakinarazi zion. Halaxe dio Mateok:  Epaimahaian eseria zegoela, emazteak mandatu hau bidali zion: «Ez zaitezela errugabe horrekin sar! Asko sufritu dut bart ametsetan hori dela eta»

Barrabas
Lau ebanjeliariek ematen digute pertsonaia honen berri. Antza denez Barrabas iraultzaile judutarra izan zen bere ekintzetan bereziki krudela eta odoltsua. Mateok dioenagatik altxamendu batetan gertatutako hilketengatik heriotzara kondenatu zuten.  Beranduago apokrifoek pertsonaia honi buruz idatziko zuten kristautu egin zela esanez.

Jerusalemgo tenplua
Jesusen garaian Jerusalemen zegoen tenplua orotora egindakoen artean hirugarrena izan Herodes I Handiak eraikitzera bidaalia Salomonek eraikitakoa eraitsia izan ondoren. Juduentzako erlijio mailara zegoen toki gorena zen eta han ospatzen zituzten haien jai erlijioso denak  Pazkoa ere tarteko. Jesusek berak hementxe predikatu zuen, hemendik bota zituen merkatariak eta bertan izan zituen eztabaida ugari lege maisuekin.
Anas eta Kaifas
Kaifas Sanedringo burua eta apaiznagusia izan K.o 18.urtetik 36.urtera bitarte.  Valerio Grato prokuradoreak izendatu zuen eta Vitelio prokuradoreak kargutik kendu. Anasen alabarekin zegoen ezkonduta. Anas Sandringo personaia garrantzitsua zen apaizburua izan zen K.o 6.urtetik 15.era bitartean.  Erromatarrekin harreman ona izan zuten biek ere eta hortik ulertu daiteke haien apaizburutza eta boterea, Sanedrineko buruak erromatarrek izendatzen baitzituzten. Kaifas Apostoluen eginetan ere azalduko da. Bere sarkofagoa topatu zuten duela gutxi.

Comparte este texto en las redes sociales
Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver
Privacidad