Ricardo Blazquez, Espainiako Gotzainen Biltzarreko buru.

blazquez790--644x362Ricardo Blazquez Bilboko gotzain ohi eta Valladolideko artzapezpiku dena aukeratu dute Espainiako Gotzainen Biltzarreko presidente.  Gotzainen bozketan kinielek aurreikusitakoa bete da, eta Blazquezek jaso du boto gehien. 79 gotzainek eman dute botoa, eta 60k egin dute Blazquezen alde.
Atzean geratu dira Carlos Osoro Valentziako artzapezpikua (10 boto), Juan Jose Asenjo Sevillako artzapezpikua (5 boto), Juan del Rio Armadako artzapezpikua (2 boto), eta Juan Jose Omella Calahorra eta La Calzada-Logroño elizbarrutiko gotzaina (boto bat).

Ricardo Blazquez Perez artzapezpikua Villanueva del Campillon (Avila) jaio zen 1942ko apirilaren 13an. Avilan egin zituen apaiz ikasketak, 1955 eta 1967 artean, eta azken urte horretan ordenatu zuten, Filosofia eta Teologia ikasketak amaitu ostean. Teologian doktoretza egin zuen Erromako Unibertsitate Gregorianoan, eta Alemaniako unibertsitate batzuetan ere ikasi zuen.

Blazquez Avilako Teologia Institutuko idazkaria izan zen, 1972tik 1976ra, eta Salamancako Unibertsitate Pontifizioko Teologia Fakultatean irakasle (1974-1988) eta dekano (1978-1981) izan zen.
1988an, Santiagoko gotzainaren laguntzaile izendatu zuten, eta 1992an, Palentziako gotzain. Bertan egon zen 1995ean Bilboko gotzain lana hartu zuen arte.
Benedikto XVI.a aita santuak Valladolideko artzapezpiku izendatu zuen 2010eko martxoaren 13an, eta kargu horretan jarraitzen du.

Elizaren berri onak: Martxoaren 8tik 13ra.
– Juan Jose Aguirre Muñozek, Bangassouko apezpikuak, liburua aurkeztu du: Soilik nire herriaren ahotsa naiz.
– AEBetako apezpikuek baliabide pastorala plazaratzen dute hizkuntza bat baino gehiago hitz egiten duten komunitateentzat.
– Blazquezen izendapenarekin poztu egin dira alderdiak eta kleroa.
– Inácio Saure monsinoreak, Tete-ko (Mozambike) apezpikuak, multinazionalak salatzen ditu
– Valladolideko Cáritasen Heziketa Eskolak desberdintasun soziala analizatzen du
– Rovirosa: Francori traba egin zion kristaua
– Maltako Ordenak misio medikoa darama Dominikar Errepublikako gune behartsuetara
– Espainian katoliko kopurua eta meza asistentzia handitzen da.
– Indian frantziskotarrak behartsu eta baztertuen zerbitzura.
– Barba monsinoreak Eliza laiko konprometitu gehiagorekin nahi du.
– ‘Sinisten dut’ Vatikanoak bermatutako dokumentalak fedearen edertasunari buruz hitz egiten du.

Comparte este texto en las redes sociales
Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver
Privacidad