Santa Teresaren idazkiak euskeraz

santa teresa

santa teresaLuis Baraiazarra karmeldarrak dihardu itzultzen

Jesusen Santa Teresa Avilan jaio zan gaurko egunez 1515ean. Datorren urriaren 15ean emongo jake hasierea bere V. mendeurrena ospatzeko antolatu dabezan ekitaldiei eta datorren urtean amaituko dira. Luis Baraiazarra karmeldarrak santa honen idazkiak euskerara itzultzen dihardu eta programatutako ekintzak amaitzen diranerako lana burututa eukiko daualakoan dago. Guztira, 1.300 orrialde inguru izango dira. Karmeldarrak 2011n ekin eutsan lan honi.

Orain dala hiru urte Jesusen Santa Teresaren autobiografia itzuli neban eta liburu elebiduna argitaratu zan euskerazko eta gaztelaniazko idazkiakaz. Santaren idazki guztien argitalpenean bere autobiografia be sartuko dogu baina euskeraz bakarrik, orrialde larregi atera ez daiten.

Zein unetan da itzulpena?

Santa Teresaren idazlan nagusiak itzulita dagoz baina, gaur egun, lan txikiago batzuk daukadaz eskuartean, esate baterako, komentuak bisitatzeko erari buruzko aholkuak, olerkiak edo gutunak. Makina bat gutun idatzi eban: gutun bidezko hartu-emona eban Hego Amerikan bizi ziran anaiakaz, monjakaz, autorleakaz… Lanik gatxena da beharbada, santak ez erabilelako hizkera hain landua gutunak idazterakoan, ahozko lexikora joten eban gehien bat eta itzulpen ona egiteko ezin da jatorrizko testua hitzez hitz beste hizkuntzan jarri, hizkera bakotxari ondoen jatorkozan moldeak erabili behar dira.

Zerk eragin deutsu arazo gehien?

Gaztelaniazko idazkian subjektua isilean gordeten da behi baino gehiagotan eta, horregaitik laguntza eskatu behar izan dot beren-beregi jarteko. Zorionez, etxean aurkitu dot aukerako laguna horretarako. Julen Urkiza lekaidea, gaixotu zanean Santa Teresak ondoan izan eban Ana de San Bartolome dohatsuaren idazlanetan aditua izateaz gainera, Vienan egon zan urte askotan eta aleman daki. Bere jakintzei esker, subjektuari buruzko zalantzak sortu jatazanean, alemanezko bertsinora joz lagundu izan deust argitzen.

Zertan harritu zaitu Santa Teresak?

‘Apaltasuna egian ibiltea’ dala inoan berak eta horixe da bere ezaugarrietako bat. Zintzoa, apala eta benetakoa da. Erabat jaubetuta egoan Jaungoikoaren handitasunaz. Hainbat ikuskari izan eban eta infernuarena izan zan beharbada argien azaldu ebana. Pozik nago, kostatu bajat be, itzulpenaren zati hori egoki eta itxuroso geratu dalako.

Comparte este texto en las redes sociales
Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver
Privacidad