Errenta aitorpenean zergatik Elizaren koadrotxoa aukeratu?

2009_portantosArrazoi ugari dago, arrazoi garrantzitsuak eta pixuzkoak, errenta aitorpena egiten dugunean, %0,7 Eliza Katolikoari ematea nahi dugula adierazten duen leihatila azpimarratzeko. Elizak bide honetatik eskuratzen duen dirutzari esker, milaka gaixo, behartsu eta baztertutako pertsonek, bestela izango ez luketen laguntza jasotzen dute.

Ondorengo datuak, Elizak gure gizartean egiten duen lan eskergaren erakusgarri dira:

• 5.141 Ikastetxe; 990.774 ikasle. (Estatuari urtero 3 milioi euro aurrezten dizkiote)

• 107 eritetxe (Estatutari urtero 50 milioi euro aurrezten dizkiote)

• 1.004 anbulategi eta zahar, behartsu, ezindue eta IHESak jotako gaixoentzat egoitzak. Guztira, 51.312 ohe (Estatuari urtero 4 milioi euro aurrezten dizkiote)

• Caritasen gastua urtero: 155 milioi euro (Estatuko kristauek jarritako dirua da)

• Manos Unidasen gastua urtero: 43 milioi euro (poltsiko beretik ateratzen den dirua)

• Elizbarrutietako Misioetako lan eta proiektuak (Domund): 21 milioi euro (hauek ere Estatuko kristauei esker lortzen dira)

• Prostituzioan, kartzelan edo drogen menpe izandakoak sendatu eta bergizarteratzeko 63 egoitza; 53.140 pertsona. (Estatuari urtero milioi erdi euro aurrezten diote)

• 937 umezurztegi; 10.835 haur jasotzen dituzte (Umezurtz-etxe bakoitzeko, urtero, 100.000 euro aurrezten dizkiote Estatuari)

•Historia eta arte-hondarearen mantenimenduaren gastuaren % 80 Elizak ordaintzen du (Estatuari urtero 32.000 y 36.000 milioi euro aurrezten dizkio).

Horrez gain, izan kontuan Mano Unidas, Caritas,…. eta Elizaren barneko erakundeetan lan egiten duten ia guztiek dohan, hutsaren truke aritzen direla. Zenbat eurotan zenbatu genezake milaka lagun hauen lana?

9 MILIOI 100 MILA LAGUNEK ELIZAREN «X» a MARKATU DUTE

Argitaratu diren azken datuen arabera, gero eta herritar gehiagok azaltzen du Elizarekiko atxikimendua.

Hildo horretatik, aurreko urteko Errenta Aitorpenean, 2011 urteari dagokionean hain zuzen, 9 milioi 100 mila lagunek markatu zuten Elizaren aldeko leihatila; hau da, aurreko urtean baino jende gehiagok erabaki du bere errenta aitorpenaren zati bat Elizari ematea.

Datu garrantzitsua dugu, are gehiago, Espainian dagoen egoera ekonomiko larria kontuan hartzen badugu. Izan ere, egun, 6 miliotik gora lagun daude, langabezian eta diru-sarrerarik gabe.

 

Comparte este texto en las redes sociales
Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver
Privacidad