Plataforma

ERLIJIOA ESKOLAN NAFAR PLATAFORMA ERATU DA

PlataformaAurreko larunbatan, azaroaren 9an, ERLIJIOA ESKOLAN NAFAR PLATAFORMA aurkeztu zen Nafarroako Erlijio-irakasleen aurrean.

Elkarte berri honen presidenteak, Fernando Murgik, Iruñako Apeztegiko areto nagusian bildutako irakasleei plataformaren nondik norakoak azaldu zizkien.

Bere hitzetan, hezkuntza zentruetan Erlijio-ikasgaiaren presentzia justua eta duina aldarrikatzeko eta, honen alde, gizartean atxikienduak biltzeko ekimena da plataformaren helburua.

Murgik ikasgai honen legediaren betetzeaz eta baita orain berri onartutako Hezkuntza Kalitatearen Hobekuntzarako Lege Organikoaz (LOMCE) mintzatu zen ere.

ERLIJIOA ESKOLAN NAFAR PLATAFORMA MANIFIESTUA

Pertsonaren hezkuntza integrala sustatu nahi duten hainbat kolektibok eta pertsonak osatzen dugu ERLIJIOA ESKOLAN NAFAR PLATAFORMA. Xede horrekin, nafar hezkuntzan Erlijio-ikasgaiaren presentzia duina eta justuaren alde agertu nahi dugu. Zehatz-mehatz, ondokoa defendatzen dugu:

• Ikasleriaren dimentsio guztien garapen integrala, sinestuna nahiz sinesgabea izan, pertsona orok daukan dimentsio traszendentea barne.

• Gurasoek seme-alabentzat beraien usteen araberako hezkuntza erlijiosoa eta morala aukeratzeko daukaten eskubidea.

• Erlijio-ikasgaiaren ikasketa gainontzeko oinarrizko ikasgaien baldintza berdintsuetan izatea. Hau da, Erlijioa ezagutza-arlo bat izatea, ebaluagarria, konputagarria eta eskola-ordutegi barruan irakastea.

• Erlijio-ikasgaia aukeratzen ez duten ikasleek ematen duten ikasgai alternatiba berezko curriculum bat, ebaluagarritasuna eta konputagarritasuna izatea, gainontzeko ikasgaiak bezala.

• Erlijio-ikasgaiaren eskaintza hezkuntza-zentru guztientzat derrigorrezkoa eta ikasleentzat boluntarioa izatea.

• Erlijio-ikasgaiaren eskaintza hezkuntza-etapa guztietan: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa eta Lanbide Heziketa.

• Erlijio-irakaslearen ezagupen eraginkorra klaustroaren partaide bezala.

ERLIJIOA ESKOLAN NAFAR PLATAFORMAk ez dio Erlijio-ikasgaiaren duintzearen aldarrikapenari utziko, ezta Eskolako Erlijio-irakaskuntzaren defentsan erakunde, elkarte, gizarte kolektibo zein pertsonen parte-hartzea eragiteari ere.

ATXIKIMENDUA EMAN!

http://pnreligionenlaescuela.blogspot.com.es/p/atxikimendua-eman.html