Abendualdia: Jatorri historikoa
Ezin da zehatz-mehatz esan noiz ezarri zen Elizan lehenbizikoz Abendualdiaren ospakizuna. Eguberri festarako prestakuntza ez zen izango festa bera baino lehen eta Eguberri festaren ospakizunaren daturik ez dugu topatzen IV. mende bukaera arte. Garai honetan, Duchensen arabera [Christian Worship (London, 1904), 260], Eliza osoan ospatzen zen, zenbaitek abenduaren 25ean ospatzen zuten, beste batzuek urtarrilaren 6an.
Eguberrirako prestakuntza horri buruz, 380. urtean Zaragozan ospatu zen sinodo batetako Aktetan, laugarren kanonan, agintzen da inor ez zela faltatu behar elizan abenduaren 17tik Epifania jaia arte. San Máximo, Turingo Gotzaiaren (415-466) bi homilia dauzkagu, “In Adventu Domini” izenburupean, baina ez dute denbora berezirik aipatzen. Izenburua kopiatzaile baten eransketa izan daiteke.
Badaude zenbait sermoi, seguruenik San Zesareo Arleseko Gotzaiarenak (502-542) gehienak, Eguberria baino lehenagoko prestakuntza baten aipamena egiten dutenak; oraindik, testuingurua ikusita, ez dirudi gaiari buruz lege orokorrik existitzen denik. Mâconen ospatutako sinodo batek (581), Galian, bederatzigarren kanonan azaroaren 11tik Eguberria arte sakrifizioa Garizumako errituaren arabera astelehen, asteazken eta ostiraletan eskein dadila ezartzen du.
Gelasioren Sakramentarioak Abendualdirako bost igande idazten ditu; San Gregorio VII (1073-85) Aita Santuak lau igandetara murriztu zituen bost hauek. San Gregorio Handiaren (590-604) sermoi bildumak Abendualdiko bigarren iganderako homilia batekin hasten da. 650. urtean, bost igandetan zehar ospatzen zen Espainian. Hainbat sinodok denboraldi honetan zehar gorde behar ziren barauei buruzko kanonak egin zituzten, batzuk azaroaren hamaikan hasten ziren, beste batzuk hamabostean eta beste batzuk udazkeneko ekinokzioarekin.
Beste sinodo batzuek ezkontzaren ospakizuna debekatzen zuten. Greziar Elizan ez dugu Abendualdiko ospakizunari buruzko agiririk aurkitzen zortzigarren mendera arte. San Teodoro Estudita (+ 826), greziarren ohiko festa eta barauei buruz hitz egin zuena, ez du garai hau aipatzen.
Zortzigarren mendean, aurkitzen ahal dugu nola azaroaren hamabostetik Eguberrira arte, ospakizun liturgiko bat bezala ikusi ordez, barau eta abstinentzia garai bat bezala bizitzen zela.
Goaren arabera, beranduago zazpi egunetara murriztu zen. Baina Rutenianoen kontzilio batek (1720) arau zaharraren araberako baraua agintzen zuen azaroaren hamabostetik.
Hau da araua behintzat greziarren arteko batzuentzat. Era berean, erritu Ambrosiarrak eta Mozarabeak ez dute liturgia berezirik Abendualdirako, baraua besterik ez dute.