Ferc

Jainkoa, bizi eta batasun iturria

fercOn Fernado Sebatianek gutun pastoral hau idatzi zuen 2002ko otsailan. Gaur gogora ekartzen dugu Kristauen batasunaren aldeko otoitz-aste honetan.

Urtarrilaren 18tik 25era “Kristauen batasunaren aldeko otoitz-astea” ospatzen dugu. Munduko gaur egungo zirkunstantziek batasun gogo hori inoiz baino beharrezkoago egiten dute. (…)

Gaur egun zatiketa horrek antzeko kultura duten herri hurbilen arteko axolagaberia eta isolamendua errazten ditu. Kristauen arteko zatiketen bidez gure testigantzaren indar sinesgarria ahultzen dugu eta, zeharka, herrien arteko zatiketak eta borrokak justifikatzen ditugu.

Batasunaren edo, gutxienez, hurbiltasunaren edo egiazko elkarlanaren premiak kristauen arteko mugak gainditzen ditu gaur egun. Joan Paulo II.ak erlijio monoteista handien arteko hurbiltzea bultzatzen du, herrien arteko elkar ulertze eta munduko bakea bultzatzeko eginkizun gisa.

Kristau zintzo orok kristau familia handiaren barreneko haustura eta Jainko bakar, bihozbera eta errukiorrarengan sinesten dutenen arteko zatiketaren eta komunikazio faltaren mina sentitu behar ditu.

Kristau fedearen edukiak eta Eliza katolikoaren ezaugarriak desitxuratuko lituzketen gauzetan amore eman gabe, komeni da katoliko ez diren gure anai-arreba kristuekiko begirune eta estimua gure artean haziaraztea eta, halaber, Jainko bakar, errukior eta gupidatsuarengan sinesten dutenekikoa ere, bai Moisesen bai musulmanen tradiziozkoak ere.

Denon artean Jainko bakarraren egia eta ontasuna munduaren aurrean agertu eta azaldu behar ditugu, Jainkoa gizatasun-iturri bezala eta gizaki guztiekiko erreferentzi komun bezala goresteko beharra, gizakien duintasunaren eta herri guztiendako anaitasun unibertsalaren sorburu eta berme bezala.

Garai batean Jainkoaren izena gudak eta jazarpenak justifikatzeko erabili ahal izan zuten arren, egin dezagun gure fedearen aurkezpen garbiago eta erlijiosoago batek herrien arteko hurbiltzea bultzaraz dezala, bai gure gizartean, bai gizateria osoak osatzen duen gizarte handiaren barrenean.

Gure otoitzaren bidez, gure nahi eta egintzen bidez, anaitasunaren eta egiazko elkarbizitzaren mugak gero eta gehiago zabal ditzakegu, herri guztiak eta munduko kultura guztiak besarkatzera irits daitezen.

Egiazko Jainkoa maitatzeak gizaki guztien anai-arreba bezala bizitzen laguntzen digu. Eta anaitasun unibertsalean bizitzeak Jesu Kristoren Jainkoa, Kreatzailea eta gizaki guztien Aita, gehiago goresten laguntzen digu.

Horixe dugu kristauok hasi berria dugun mende honetan egiteko ederra.