Euskal Pastoraltza Jardunaldia: Berri onaren poza.
Apirilaren 12an ospatuko dugu jardunaldi hau, Apezgaitegian goizeko 10etatik 14ak arte.
Pasa den asteko Egian ondoko galdera luzatzen genituen, euskal pastoraltza jardunaldia prestatzeko:
Zeintzuk dira Euskal Pastoraltzan ditugun mehatxuak eta zailtasunak?
Zeintzuk dira Euskal Pastoraltzan ditugun ahuleziak eta gabeziak?
Zeintzuk dira Euskal Pastoraltzan ditugun aukerak ?
Zeintzuk dira Euskal Pastoraltzan ditugun Indarrak?
Zeri aurre egin behar diogu Euskal Pastoraltzan?
Zer zuzendu beharko genuke Euskal Pastoraltzan?
Zer hobetu beharko genuke Euskal Pastoraltzan?
Zeri atera beharko genioke etekina Euskal Pastoraltzan?
Beste zerbait komentatu, elkarbanatu edo adierazi nahi izanez gero apirilaren 12an aukera ezinhobea izanen da.
Hau izanen da programa eta ordutegia:
1.Harrera (Magna Gela): 10.00
2.Aurkezpena (Magna Gela).
a)Gaurko egoeraren deskribapena: 10.30
b)Taldekako lanaren prestakuntza: 10.45
3.Lan taldeak (talde gelak): 11.00
-Osakera eta antolamendua: 11.00
-Taldekako lana: 11.10
-Atsedena: 12.10
-Amankomunekoa (Magna Gela): 12.30
4.Meza : 13.20
Agurra: 14.00