7d75ajuanpablo

JOAN PAULO BIGARRENA, ZUK BAI JAINKO-KEMENA!

7d75ajuanpabloMundu osoko milioika pertsonek, bate zere gazteok, txalotu izan dugu. Apirilaren 27an kanonizatua izan zen, Eliza Katolikoaren 264. Aita Santua, Karol Józef Wojtiła, Polonian 1920an jaioa, eta 2005eko apirilean Erroman hila.
Historia osoan JENDE GEHIENEK ikusitako pertsona da: mila milioika. 129 lurralde edo estatu bisitatu zituen bere bizitzan zehar: batzuk (Espainia eta Mexiko, kasurako) bost aldiz bisitatu ere.
Honako hizkuntza HITZ EGIN edo erabili zituen: poloniera, italiera, frantsesera, espainola, portugesa, ingelera, alemana, esperantoa, greziera klasikoa, latina, txekera, lituaniera, errusiera, hungariera eta ezagutzen zituen zerbait gauza japoniera, tagalo eta Afrikako zenbait hizkuntzena.
Lantegi eta meategi bateko LANGILEA izan zen, naziek unibertsitatetik egotzi baitzuten. 9 urte zituela ama hil zitzaion eta oso gaztea zela bere aita eta bere anaiak hiltzen ikusi zituen.
Munduko II. gerran zehar teologia ezkutuka ikasi ostean, APAIZTU egin zen, eta Erroman doktoradutza lortu zuen tesi honekin: Gurutzeko San Juanen dotrinako sinesmen ekintza. Oso gazte zela, Krakoviako gotzaina izan zen eta ikasleen artean entzutetsu egin zen, haiekin txangotan joaten zelako. Vatikanoko II. Kontzilioan parte hartu zuen.
1523. urtetik lehenengo Aita Santu ez italiarra izan zen, historia osoko lehenengo eslaviarra, bere aitasantutza 27 urtekoa izaki: San Pedro eta Pio IX.aren ostean  hirugarren luzeena.
MARXISMOTIK askatu zuen mundua, planeta erdia zapaldu eta estutu zuen erregimen politiko horretatik. Polonia uztarri KOMUNISTATIK askatu zuen, altzairuzko harresia behera botata.
Lagun JUDUTAR asko izan zituen. Lehenengo aita santua izan zen eliza luterano batean otoitz egin zuena (Erroma, 1983), sinagoga batean (Erroma, 1986) eta meskita batean (Damasko, Siria, 1988) errezatu egin zuena.
JMJ edo GMJ (Gazteriaren Munduko Jardunaldia) sortu eta ospatu zuen, Erroman, Konpostelako Santiagon, Denver (AEB), Manila, Czestochowa (Polonia), Paris (Frantzia)…
Denok SANTUAK izan behar ginela nabarmendu zuen. 1340 pertsona beatifikatu eta 483 santu kanonizatu: aurreko bost mendeetan baino gehiago.
BAKEAREN aldeko Jardunaldia (otoitza eta baraua) antolatu zuen Asis-en erlijio guztien ordezkariekin. Argentina eta Txileren arteko Beagle-ko gatazkan bitartekari izan zen gerra saihesteko.
Hirugarren milurtekoari begira, urte santuan, Erroman milioika pertsona bildu zituen. Eliza Katolikoak egindako akatsengatik BARKAMENA eskatu zuen; hala nola, Galileo kondenatzeagatik
1981ean ATENTATU bat izan zuen, gutxigatik hil ez zuena, Fatima-ko hirugarren sekretua beteaz. Parkinson, hezte lodiko minbizia, femur eta sorbaldaren haustura, bi atentatu larri izan zituen… baina azkeneraino iraun zuen, bere bizitza eskainiaz, mundu osoak balioetsi zuen eredu harrigarria emanez. Orain irribarretsu dakusagu, Jainkoaren aurrean gu bedeinkatzen. Festa handia da gizateriaren bosten honendako (1.200 milioi katoliko mundu osoan), bera hainbeste maite dugunondako. Birigarro