Aitasantutza II

200px-ClemensVonAlexandrienHistoriako lehen Aita Santuari buruz dakigu Itun Berriak eta Alexandriako Klementek zein Erromako Klementek erraten digutena. Azken hau Pedroren bigarren ondorengoa izan zen eta seguruenik pertsonalki ezagutu zuen.

Benetako izena Simon Bar Jona zuen eta ziur aski Galileako Betsaida herrikoa zen nahiz eta Jesusen ikasle egin zenerako (K.o 28-29 urtea) Kafarnaunen bizi amaginarrebaren etxean, beraz ezkonduta zegoela ere badakigu. Alexandriako Klementek erraten duenaren arabera semeak ere bazituen eta antza denez bere emazteak martiritza jasan omen zuen.

Ogibidez arrantzalea bere txalupa propioaren jabe zela ematen du, beraz egonkortasun ekonomiko bat bazeulaka ulertu dezakegu.

Bere Anaia Andresen bitartez sartu zen Jesusen taldean eta handik aitzinera talde haren buru bilakatu zen Kristoren Berri Onagatik odola isurtzeraino. Jesusen ikasle gertukoenetako bat izan zen bere anaia, Joan eta Santiagorekin batera eta Jainkoaren Semearen historia eta Mezuaren lekuko aparta izan zen izan ere Jesusen Antzaldatzean, azken afarian, epaiketan… present egon baitzen.

Mendekoste ondoren misiolaritzari ekin zion Berri Ona zabalduz. Lehenik bere lurraldean barrena ibili zen ondoren bertze lurraldetara bere pastoraltza zabalduz harik eta Erroman bukatu zuen arte Antiokiako elkartea sortu ondoren.

Inperioaren hiriburuan jadanik existitzen zen kristau elkarte bat zuzentzen hasi zela erraten digu tradizioak. Heriotza bera ere Erroman izan zuen Neronen jazarpenen garaian eta uste denez Neronek Vatikanoko muinoan zeukan zirkuan hil zuten Pedro buruz behera berak hala eskaturik. Uste denaren arabera 67.urteko ekainaren 29an izan zen.

Jesusek jadanik errana zion bere heriotza nolakoa izango zen (Joan 21, 18-19):

Bene-benetan diotsut: Gazteago zinenean, zeuk lotzen zenuen gerrikoa eta nora joan erabakitzen; zahartzean, ordea, zuk besoak luzatu eta beste batek lotuko dizu gerrikoa eta nahi izango ez duzun lekura eramango zaitu.

Horrela, Jainkoari aintza zer-nolako heriotzaz emango zion adierazi zuen Jesusek.

Kondaira batek dioenaren arabera Pedrok bere heriotza hurbil ikusirik Erromatik alde egin nahi izan zuen. Harresietatik atera berria zela Kristo bera ikusi omen zuen gurutzea bizkarrean Erromara sartzen eta harriturik galde egin zion:

– Jauna, nora zoaz?

– Erromara, gurutzean hil nazaten.

Momentu hartan Pedro ohartu omen zen bere zereginaz eta adoretsu bere martiritza onartu zuen.

Hil ondotik gertu gelditzen zen eremu batetan ehortzi zuten Simon Pedro. Mende pare bat beranduago lehenengo erromatar enperadore krsitauak, Konstantinok, eliza bat eraikiarazi zuen ustez Pedroren hilobia zegoen lekuan eta toki hartan, gaur egun, Vatikanoko basilika dago.

Pedro Erroman egon zela zalantzan jartzea nahikoa zaila da. San Sebastianen katunbetan I mendeko idazki bat dago “Pedroren etxea” dioena. Damaso I Aita Sainduak III medean katabunba horiek San Pedro eta San Pabloren etxetzat jotzen ditu. Erromako Klemente Aita Sainduak, Pedroren bigarren ondorengoak honi buruzko datu zehatzak ematen dizkigu ziur aski ezagutu zirelako.

Pedro hil zenerako jadanik lehenengo kristau elkartea nahikoa zabalduta zegoen erromatar inperioan. Erroman ere berak zuzendutako Eliza hura ezaguna zen eta egonkorra nahiz eta isilpean eta gorderik bizi behar izan. Bai, Kristautasuna lehen garai haietan oraindik judaismoaren sekta bat bezala ulertzen zuten erromatar agintariek eta bide horretatik anitz izan ziren modu desberdinetan erailak izan ziren Kristauak, tartean eta erran dugun bezala Simon Pedro Apostolu eta lehen Aita Santua.

Pedrok nolabait aurreikusia zeukan bere heriotz krudela eta ez zuen Kristoren Eliza bururik gabe utzi nahi izan, gidatuko zuen artzainik gabe. Horrela bada, hil aintzinetik, Erroman egon zen artean bere laguntzaile fidela izan zen Lino izendatu zuen bere oinordeko. Modu honetan San Pedroren heriotzera Lino, Volterrako kristaua, Eliza Katolikoko II. Aita Santu bihurtu zen.

Linori buruz dakiguna ez da gehiegi. Volterra hirian jaiotako kristaua zela eta gazterik hasi zela Kristau Elkarte jaioberri harentzako lanean. Pedro ezagutu zuelarik honek bere laguntzaile estu izendatu zuen. Antza denez hiru apostolu ezagutu zituen, baita San Markos eta agian San Lukas ere. Bera Aita Saindu zelarik hil zituzten azken bi ebanjelista hauek. Azkenerako Lino berak ere martiritza jasan zuen beraz bere Aitasantutza 67-76 urteen artean eman zen. Aita Saindu honi zor diogu, adibidez, gotzainen lehenengo ordenazio formala eta kulturako lehenengo arauak.

Horrela bada Pedroren ondotik etorri ziren Papa asko eta askok martiritza jasan behar izan zuten kristautasuna Konstantino Handia enperadorearekin askea izan zen arte.

Lehen mende hauetan hasi ziren Aita Sainduak Elizari gaur duen itxura edo antolakuntza ematen. Mezari forma ematen, diakono, apaiz eta gotzainen ordenazioa erregulatzen, elizak eta kulturako lekuak eraiki edo berrerabiltzen, lehen parrokiak sortzen, kardinalak izendatzen… Elizako agintari haiek egindako lanari eta emandako lekukotasunari esker jarraitzen egun Eliza Katolikoak hasieran zen hartan izaten, Kristoren Eliza, Kristoren emaztea.

Kristok Pedro bere ordezkari izendatu zuenetik gaur arte 264 gizon izan dira Erromako gotzain.

 

Comparte este texto en las redes sociales
Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver
Privacidad