Frantziskoren aitasantutzaren lehenbiziko hilabeteak ulertzeko 6 gakoak

egia3Askatasuna, jarraipenarekin; kanpoaldera ateratzea, baina erreformei ekinez… Frantzisko Aita Santuak lerro argi batzuk markatu ditu.

Edozein erakundetako agintaldiaren lehenbiziko hilabeteak transizio garaia izan ohi dira. Horietan, agintea hartzen duen pertsonaren kudeaketa nolakoa izango den antzematen hasten da.

Frantzisko Aita Santuaren kasuan ez da beharrezkoa izan hainbeste itxoitea estilo berri bat eta Eliza suspertzeko borondate handia deskubritzeko.

Hauek dira bere estilo berriaren 6 gakoak:

1- GERTUTASUNA

“Galdera hau irakasle batek egin dit: baina zergatik ez zoaz hara bizitzera? Nik erantzun diot: Ba, entzun ezazu, arrazoi psikiatrikoengatik. Nire pertsonalitateagatik da”. 2013-06-07.
Erromara doazen erromesengandik oso gertu egon nahi du Frantzisko Aita Santuak. Mezetan eta Entzunaldietan denbora luzez jarduten du beraiekin. Agurtu eta bedeinkatu egiten ditu. Kuriako langileengandik hurbil egotearren Aita Santuaren etxebizitzari uko egin zion. Dei efektua berehalakoa izan da, plaza gainezka dago igandetako angelusan eta baita asteazkenetako entzunaldietan ere.

2 – ASKATASUNA

“Konfesatzera noanean – orain ezin dut, konfesatzera ateratzeko… hemendik ezin da atera, baina hau beste arazo bat da”. 2013-05-18.
Bere diskurtsoetan inprobisatzea, bat-batean bromak egitea, topatzen dituen guztiak agurtzea, gustatzen zaio Aita Santuari. Santa Martan ostatu hartzeak bisita informalak jasotzea ahalbidetzen dio. Baita Vaticanotik, konfesatzeko adibidez, gehiago ateratzeko desioarekin bromak egin ditu ere.

3- ELIZA

“Eta Eliza aberats bat eta gorespenaren dohakutasunik gabe egin nahi duten apostoluak topatzen ditugunean, Eliza zahartzen da, Eliza GKE bat bilakatzen da, Elizak ez dauka bizirik”. 2013-06-11.

Frantzisko Aita Santuak gehitu dituen ohitura berrien artean Santa Marta Etxeko Meza dago. Goizero, sermoi labur bat predikatzen du. Ebanjelioa eta bere irakaskuntzak komentatzen ditu. Atze-ohial bezala, Elizak nolakoa izan behar duen eta kristauek nola jokatu behar duten gaiei buruzko bere ikusmira azaltzen da bertan.

4- JARRAIPENA

“Mila esker zure Aitasantutzan zehar izandako apaltasunarengatik, apaltasun eta samurtasun eredu handia eman diguzu”. 2013-03-23.
Bere diskurtsoek indar pastoral handia daukate, hitz argi eta zuzenekin, adibide grafikoekin baina baita sakontasun teologikoarekin ere. Bere irakaskuntzak aurrekoen Maisutzarekin bat datoz, Benedikto XVI, Juan Pablo II eta Pablo VI aipatzen ditu maiz.

5- KANPOALDEA

“Hau arrisku bat da, parrokian, lagunekin, mugimenduan, berdin pentsatzen dugunekin ixten gara… baina, ba al dakizue zer gertatzen den? Eliza itxita dagoenean, gaixotu egiten da, gaixotu egiten da”. 2013-05-18.
Frantziskoren Aitasantutzaren hasieran ezaugarririk deigarrienetarikoa behartsuenenganako maitasuna da. Bere maitasun guztia gaixoekin, behartsuekin, haurrekin, baztertuekin erakusten du. Eta “existentziaren kanpoaldean” dauden guztiei laguntzera atera daitezela eskatzen die kristauei.

6- ERREFORMAK

“Pobrea den eta pobreentzat den Eliza bat nahi nuke!”. 2013-03-16.
Aita Santu bezala aukeratua izan baino lehen, Kuria erreformatzeko beharra aldarrikatu zuen, munduko elizbarruti guztien zerbitzuan arinago eta erabilgarriago izan zedin. Erreforma hau aurrera eramateko eginbehar zaila zortzi kardinalen eskuetan paratu du. Aita Santuak aurretik joan nahi du eta, momentuz, zentzu askotan ekiteko moduak aldatzen ari da.
Frantzisko Aita Santuaren lehenbiziko hilabeteak biziak izan dira eta Elizari eman nahi dion indarra eta bultzada aditzera ematen dute.

Comparte este texto en las redes sociales
Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver
Privacidad