Mixel Garikoitz sainduaren beila

Jende andana bildu zen abuztuaren 28an Ibarren Mixel Garikoitzen sainduaren beilan.
Meza nagusia 10:30tan hasi zen Gaspar Fernández Pérez, Betharram erlijiosoen jenerala, buru zuela. Meza bukatuta hamaiketakoa atera zen eta aukera izan zen zonbait liburu, apaingarri, diska eta abar.. erosteko.
Berehala Ibarreko elizan Santisimo Sakramentuaren gurtza hasi zen.
Isiltasunean eta merezi duen errespetuarekin nahi zuenak, askatasun osoz, Jesus sakramentatuarekin egoteko denbora izan zuen. Ondoren arrosario santua errezatu zen bost eskaera eginez, hunkigarria izanik azkeneko eskaera. Herriak debozio handiz erantzun zuen.
Hirurak aldera bezperak errezatu ziren, edo zehatzago, kantatuz errezatu ziren. Arras polita izan zen salmoak, Magnifikat… abestiaren bidez errezatzea.
Hau akituta, gurutzea aitzinean, erromesaldia segidan hasi zen. Aita Jean-Pierre Etcheverryren meditazioak hausnartzen, San Mixel Garikoitzen etxeruntz, Garakotxearuntz, abiatu zen. Fedearen urtea irizpide izanik eta San Mixel Garikoitzen bizi-gertaera batzuk kontutan hartuz, herria erromesaldian joan zen eta Garakotxeara iristean, han, San Mixel Garikoitzen erlikiak zeuden beneratzeko 150 urteurrenagatik jubileon baikaude.
Ospakizuna anaiartean bukatuta datorren urtean berriro elkar ikusiko dugunaren itxaropenarekin, bakoitza bere etxera bueltatu zen eskerrona bihotzean eramanez.