Erlijio jazarpenak XX. mendean

MártiresDatu harrigarria: XX. Mendean aurreko hemeretzi mendetan izandako martirien bikoitza izan dira. 1917.eko Iraultza Boltxebikearen ondoren martiritza bost kontinentetako estatuetako herrialde askotan hedatu zen. Bereziki azpimarratzekoa da Errusian egin zuten jazarpen erlijiosoa; han berrehun eta hogei mila apaiza, erlijioso eta erlijiosa baino gehiago hil zituzten. Baita milioika se kular ere. «Martirien mendea» liburuan Andrea Riccardik dionaren arabera, XX. Mendean, guztira, 29 milioi kristauk jasan zuten erlijioagatik jazarpena.

Beharbada, XX.mendean izandako martiritza zenbaterainokoa eta nolakoa izan den ulertzeko ikuspegia faltan dugu oraindik. Carlos Marxek(1818-1883) esan zuen: «erlijioa herriaren opioa da».

Haren ustea baino ez zen hau; ezin dugu erasotzat hartu. Baina argi dago bestalde, indarkeria gorrotoak sortzen duela eta gorrotoa hainbat ideia zehatzen ondorio dela. Eta Carlos Marxen ustearen arabera, erlijioa aberatsek sortu zuten behartsuek euren patua eta euren bizitzaren egoera kaskarra onartu eta betiko salbapenaren itxaropenean bizi zitezen. «Kapitalak» langileak zanpatuak dituen moduan, gizakia bera, bere buruak sortutako ideia honek menperatuko luke (hau da, erlijio sinesmenek). Ondorioz, Marxen aburuz, gizakiak erlijioa alde batera uztea ezinbestekoa du askatasuna lortzeko.

Marxismoarentzat gizakia dagokion gizarte-mailaren produktua baino ez da eta hartaz, Jainkoagana bihurtzea pentsaezina denez, indarkeriazko iraultza dugu irtenbide bakarra. Honakoa, adibide argia dugu; okerreko ideiek anaien arteko gorrotoa zabaltzen duten ideologietan bihurtu eta errugaberen hilketen bultzatzaile eta gaizkide egiten direla argi erakusten du.

Egiaz XX.mendean, erlijiotik kanpo bestelako jazarpenak ere gertatu ziren: arrazakeriak bultzatutakoak, kolonialak, totalitarismo politikoak,… Baina hainbeste bortizkeria kasuen artean bereziki azpimarratzekoak dira erlijio jazarpenagatik izandako martiriak: haiek, gaizkiaren aurrean gaizkiarekin erantzuteari uko egin zioten.

Alderantziz, gaizkiari ongiarekin egin zioten aurre. Izan ere martiriek ez zuten inongo gudan borrokatu; ez zituzten armak eskutan hartu; gaizkiaren lagun egin baino, nahiago izan zuten ardi xumeen moduan hiltegira joatea. Hau da: hitzaren azalpen katolikoa ematen badugu, martiriak «odium fidei» (fedeari gorrotoa) deritzonagatik erahil zituztenak ditugu eta Kristorengan euren fedearen testigantza emanez hil ziren.

Nire ustez, XX. mendeko jazarpen erlijiosoaren martiriek oso gauza baliagarria erakutsi digute: etsaia barkatzera eramaten gaituen Ebanjelioaren aginduaren lekuko paregabeak dira. Kristok bere heriotzan egindakoari jarraituz, haiek ere euren borreroen alde otoitz egiten hil ziren, barkatzen zituztela argi eta garbi azalduz. Are gehiago, fusilatuak izan aurretik, azken txanponak borrero izango zituztenen artean banatu zituztenen kasuak ere ezagutzen ditugu. Eta beraien lekukotasuna bereziki azpimarratzekoa da egun guretzat, guk bizi dugun une historikoan beraien lekukotasuna argi-izpia delako. Zein neketsua eta zaila zaigun barkamena eskatzea! Zein gogorra egiten zaigun guri egindako kaltea barkatzea!

Eta bada martirien espiritualtasunak guretzat duen beste ekarpen nagusirik: Egiari maitasuna alegia, bai erlatibotasunaren aurrean, baita fundamentalismoen aurrean ere. Kalkutako Teresak Mendebaldeko gaitzik handienetakoa axolagabetasuna dela esan ohi zuen… «dena da zilegi» eta ‘ezerk ez du axola’ baieztapenen aurrean gure martiriek oso bestelako jarrera erakusten digute. Haien eskutik ikasi dugu balio handiko idealik badela eta horiei ezin zaiela inolaz ere preziorik jarri edo errefusik egin… Eta bestalde, egiari zor diogun maitasunagatik lagun-hurkoa hiltzea zilezko dela uste dutenen fundamentalismoaren aurrean martiriek kontrakoa erakutsi digute; hau da, Egiari zor diogun maitasunak norberaren bizitza sakrifikatzea merezi duela.

Gure Donostiako Elizbarrutian jai eguna dugu urriaren 13ko igandea hau, Tarragonan dohatsu aitortuko dituzten 522 martirien artean hiru gipuzkoar badirelako, gaurtik aurrera Donostiako santuen izendegian sartuko direnak: Patricio Beobide Cendoya (La Salleko fraide azpeitiarra), Alberto Jose Larrazabal Michelena (La Salleko fraide irundarra) eta Jose Erausquin Aramburu (Lazkaoko beneditarra). Hiruak ere Espainiako Gerra Zibilean fusilatu zituzten beste 6.832 gotzain, apaiz, erlijiosa eta erlijiosorekin batera (fedeagatik hil zituzten sekularrak zenbatzea ezinbestekoa da). Gure dohatsuen hiru parrokietan, Eskerrak Emateko Meza ospatuko dugu datozen egunotan. ‘Orduan’ kanpai hotsek dolua azaldu bazuten, ‘gaur’ aintza aldarrikatzen dute.

On Jose Ignazio Munilla

Comparte este texto en las redes sociales
Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver
Privacidad