Otsailaren 6a IGOKUNDEKO San MARTIN Apaiza eta Martiria.

jesúsHona hemen Nazareteko Jesusen jarraitzaile bat; jakin, ez dakigu ziur non eta noiz jaio zen; jatorriz euskalduna zela. Batzuen ustez, bere izena Loinazko Martin da eta Beasainen jaio omen zen (Gipuzkoan), 1566. urte aldera. Beste batzuen ustez, Martin Agirre zen bere izena eta Bergarako semea izan zen (Gipuzkoa) eta bere jaiotza 1567. urte aldera. Gaur egun Gipuzkoako bi hirietan da goraldua eta ospatua. Dakigunez, 30 urte zeuzkala hil zen eta bere heriotzaren berria Europara iritsi zenean, IGOKUNDEKO MARTIN martiriaren izena asko zabaldu zen, bere biografiaren lehen urratsak jarriz.

Hona hemen Igokundeko Martinen biografian jasotako lehenengo berriak: Alcala-ko Unibertsitatean sartu zela, Arteak (filosofia) eta Teologia ikastera. Teologia ikasten zela, frantziskotar izateko deia sentitu zuen eta Ordena horretan sartu zen 1585. urtean. Guadalajaran, Auñon-go San Sebastián-go nobiziadu etxean hasi zuen bide berria. Igonkundeko Martin ez zen bere benetako izena, erlijioso bizitzan frantziskotar abitua janztean erantsitakoa baizik, 1586. urteko maiatzaren 17an.

Erlijioso bizitzako profesa ondoren, Madril-go San Bernardino komentuan jarraitu zituen bere ikasketak. Badirudi hemen sortu zitzaiola MISIOLARI izateko bokazioa. 1590. urtean apaiz ordenatu zen, bere ikasketak amaitu ondoren. Ikasteko zeukan dohaina eta erlijioso jakintsuaren izen handiari esker, komentuan bertan hartu zuen filosofiako irakasle izateko agindua, ordenatu eta berehala. Filosofia irakaskintzan urte bete igaro zueneko, Alcala de Henares-ko Santo Angel Komentura aldatu zuten, lanbide berdinean jarraitzeko. Misioetara joateko baimena eskatu zuen, eta Santo Angel de Alcala-ko komentutik México-ra aldatu zen; hemen ere teologia eta filosofia irakasten jarri zuten Churubusco-ko komentuan. Handik Filipinas-era aldatu zen, Luzon komentuan irakasle jarraituz.

1596. urtearen hasieran, Martin Janpon-go misioetara joan zen, bere ikasle izan zen Frantzisko Blanco gaztearekin. Nagasaki hirian egun batzuk eman ondoren, biak jo zuten Kioto-ra, Miyakon dagoen komentura. Miyakon ikasi zuen Martinek japoniar hizkuntza eta berehala sartu zen ebanjelizatze lanean, batez ere, gaixoen zerbitzura. Kioto-tik Osaka-ra aldatu zen, bertako komentuko nagusi bezala. Baina bere ebanjelizatze lanari uko egin gabe.

Hala eta guztiz ere, 1596. urtearen azken aldera, Igokundeko Martin lurralde hartan urte bete ere ez zegoela, japoniar agintarien erasoaldi zitala sortu zen kristauen aurka. Martin atxilotu zuten beste frantziskotar hirugarren ordenakoekin batera: Joaquin Saccakibara, Tomas eta Antonio Kosaki, 15 eta 13 urteko gazteak. Santiago Kisai, Pablo Miki eta Juan Soan de Goto jesuitekin batera Mesaco-ra eraman zituzten, lehendik preso zeuden kristauen artera. Nagasaki-ra eraman zituzten eta bertan gurutziltzatu beste 25 lagunekin batera. Testiguen esanera, 116. salmoa otoiztuz hil zen: “Herrialde guztiak gora ezazue Jauna”.

Comparte este texto en las redes sociales
Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver
Privacidad